Jaulkipen data: 14 maiatza 2020

12 meses, 12 sellos. Castelló/ Castellón

KONTSULTATU TARIFAK

12 meses, 12 sellos. Castelló/ Castellón

HISTORIA

12 ZIGILU, 12 HILABETE. Castelló

Castellóko probintzia da martxo honetako protagonista “12 hilabete, 12 zigilu” izeneko seriean. Serie honen motiboa besteengandik bereizten duten bi lehen letren artean dauden elementu adierazgarriak ere agertzen dira, Peñiscolako antzinako pontifize-egoitzaren panoramikaren hondoaren gainean nabarmenduz.

Lehenengo hizkiak Valltorta sakanean dagoen zaldien haitzuloko labar-pinturen xehetasunak ditu. Levanteko Labar Artearen adierazgarri, aztarnategiak Penintsula Iberikoaren Mediterraneoko arkuaren labar-artearen epigrafean barne hartu dira, hain zuzen ere, Unescoren Munduko Gizadiaren Ondarearen katalogoan.

Letraren inguruari jarraiki, El Fadrí kanpai-dorrea ikus daiteke, XV. mende erdialdean eraikia, Castellóko Santa María konkatedraletik bereiz. XII. mendean hasi ziren eraikitzen azken hori eta historian zehar jasan dituen aldaketak direla eta, hiru portada gotiko baino ezin izan dira gorde; horietako bat irudikatu da lehenengo bi hizkien behealdean.

Bi irudien artean, laranjondo-lore batekin lurralde horretako zitrikoen laborantza sinbolizatu nahi izan da. Hain da garrantzitsua ezen Mediterraneoak bustitzen duen kostari izen hori ere eman zaion.

Probintzian indar handia hartu du ere gereziaren laborantzak. Caudiel eta Salzadella udalerrietan ekoizten da gehien.

Gereziez gainera, egun Forcall-eko udaletxe den Vila Etxearen edo les Escaletes Jauregiaren fatxadaren xehetasun bat ageri da. Udalerriaren arkupedun plazarekin batera osatzen duen monumentu-multzoko zati nagusia da.

Zigiluaren behealdeko zerrenda probintziaren banderaren kolorearekin bat dator.