Jaulkipen data: 03 abuztu 2020

12 meses, 12 sellos. Lleida

KONTSULTATU TARIFAK

12 meses, 12 sellos. Lleida

HISTORIA

12 HILABETE, 12 ZIGILU. LLEIDA

Natura, artea, gastronomia eta abentura dira Lleidako probintziak bisitariei eskaintzen dizkien zenbait xarma. Pirinioen tontor, haran eta lakuen artean jaio zen Lleida; Segre ibaitik eta bere adarretatik barrena doa, eremua gorpuzteko eta hiriburuaren baratzeak ureztatzeko.Ebron itsasoratzen da ibaia, probintziaren hegoaldeneko muturrean.

12 hilabete,12 zigilu seriearen zigiluak probintziaren zenbait irudiren mosaikoa eratzen du, elementu xarmagarrienekin. Inizialak Aigüestortes eta San Maurizioko parke nazionalaren paisaiaren barruan agertzen dira, atzeko planoan Els Encantats tontorsendoak dituela.

Hizkien puntan agertzen dira Sant Climent deTaüll elizako dorreak, historiaren eta arte erromanikoaren lekuko. XII. mendean eraiki zen, eta UNESCOk Gizadiaren ondarea aitortutako Boí haraneko eliza erromanikoen multzoaren parte da. Bigarren dorrea, berriz, Lleidako antzinako katedralarena da, hiriko talaia eta gotorlekua. Muino baten gainean eraiki zen 1203an, eta hiria eta eskualdea zaindu izan ditu mendeak aurrera joan ahala.

Hiriburuan erepresente dago arkitektura modernista; lehen hizkian agertu gisa, Casa Morera eraikinaren fatxada agertzen da. Casa de la Lira gisa ere ezaguna, Magí Morera poeta eta politikariaren etxea izan zen.

Gastronomiari dagokionez, tokiko espezialitatea dira barraskiloak “llauna” erara. “Cargolada” edo “cargols a la llauna” gisa ere ezagunak, txingarretan prestatzen dira, metalezko xafla batean, alioli edo ozpin-olio saltsarekin. Jaki horren dastatzea ospakizun bihurtzen da “Aplec del caragol” festan, urtero-urtero milaka pertsona biltzen baititu jakia dastatzeko.

Plater hori “Costers del Segre” jatorri-deitura duten zenbait ardorekin uztar daiteke. Hainbat upeltegi daude probintzian, bai mendian baita Segreko arroetan ere.

Probintziako fruituei dagokienez, udareak ere badu jatorri-deitura, blanquilla, conferencia eta limonero aldaerak babesten dituena.

Amaitzeko, eski-botak Pirinioetan dauden eskiguneei egiten die erreferentzia, baita abentura-turismoari ere. Izan ere, probintzia gailendu egiten da horrelako jardueretan, hala nola raftinga, arroila-jaitsiera eta parapentea.

Zerrenda berdea, irudiaren oinarrian,probintziaren banderaren kolorearekin bat dator.