Jaulkipen data: 01 iraila 2020

12 meses, 12 sellos. Lugo

KONTSULTATU TARIFAK

12 meses, 12 sellos. Lugo

HISTORIA

12 HILABETE, 12 ZIGILU. LUGO

Lugori omenaldia egin diogu 12 hilabete, 12 zigilu filatelia-seriean, lugoar kostaren postal batekin. Bere inizialak agertzen dira, probintzian goza daiteken paisaia, arkitektura eta gastronomia azaltzen duen irudi-mosaiko batekin irudikatuta.

Kantauri itsasoak mozten du Lugoko kosta; bere geografia malkartsua hainbat ibai, lurmutur eta itsaslabarrez osatua dago, hainbat hondartza zoragarrirekin batera, Katedraleen hondartza, kasu. Haizeak eta itsasoak harrian sortutako ganga eta arkuak direla eta jaso zuen izen hori, zigiluaren atzealdeko irudian ikus daitekeen bezala.

Probintziaren barruko paisaia basoz estalia eta ibaiz zeharkatua dago; gizakiak horiek are gehiago apaindu ditu lurralde osoan han-hemenka garaiak eraikita, lehen hizkian ikus daitekeen moduan. Kono formako landare-teilatuak berresten digu eraikinen jatorria: Ancares eskualdea, hain zuzen ere.

Bigarren hizkia osatzen duten bi dorreak probintzian goza daitekeen arte sakratuaren lekuko dira: Mondoñedo katedraletik, ezkerraldean, Lugoko katedralera, eskuinaldean. Bi eraikinek estilo erromanikoa dute eta XII. eta XIII. mendeen artean eraiki ziren. Zabalketak izan zituzten historiak aurrera egin ahala, eta aztarna utzi zuten beste estilo batzuetan, hala nola gotikoan, barrokoan edo neoklasizismoan.

Eskuinaldean agertzen den dorrea Lugoko harresi erromatarrarena da. Bi kilometro baino gehiagoko luzera du, 85 dorrerekin zuinkatua, eta bere adarbeak zazpi metroko zabalera du gune jakinetan, hiriko alde zaharraren bueltanpaseatuahal delarik. UNESCOk Gizadiaren Ondare izendatu zuen.

Dorrearen azpian agertzen den harresiaren horma-atala Narlako San Paio Erdi Aroko gotorlekuarena da. XIV. mendean eraikia, gaur egun museo etnografiko bat du.

Probintziako gastronomia aberatsa irudikatzen da queixoaren bidez, jatorri-deitura eta guzti. Behi-esnez egina, gazta leun eta krematsua da. Ribeira Sacran egiten diren ardo batekin dasta daiteke. Miño eta Sil ibaien erriberetan egindako ardo horiek ere bere jatorri-deitura dute.

Atzealde urdinaren gainean jarritako urreko koloreko petxina da probintzia zeharkatzen dutenDonejakue Bidearen adarrak adierazteko hainbat lauzen motiboa.

Azkenik, zerrenda gorriak probintziako banderaren kolorea imitatzen du.