Jaulkipen data: 01 urria 2020

12 meses, 12 sellos. Melilla

KONTSULTATU TARIFAK

12 meses, 12 sellos. Melilla

HISTORIA

12 HILABETE, 12 ZIGILU. MELILLA

Melillari zuzendutako zigiluan agertzen diren bi inizialek Espainian 2000. urtera arte auto-matrikuletan jatorrizko probintzia islatzeko agertzen ziren letren nostalgiari egiten diote erreferentzia.

Bi inizialak osatzen dituen irudi-mosaikoak Melillako hiri autonomoak bisitatu nahi duen edonorentzat eskaintzen dituen zenbait xarma erakusten ditu.

Historia, artea, arkitektura eta gastronomia banatzen dira bi letra horien artean. Tartean, nabarmentzekoa da Trápanako kalaren irudi panoramiko bat, Melilla la Vieja eta Melillako Itsasargiko zenbait etxerekin, M hizkian, handituta.

Hirigune historikoan kalez kale ibil zaitezke, hiriaren antzinako historian murgilduta, Santiagoko atetik sartuta. Atearen irudi bat agertzen da lehen inizialaren trazu zorrotzean. 1549an eraikia Miguel de Perea ingeniariaren eskutik, zulo batek babesten du, sartzeko zubi altxagarri batekin. Biak ia mende bat beranduago eraiki ziren. Karlos V.a enperadorearen armarri bat dago hiri zaharrerako sarbidean.

Behin gotorlekuan, Cuevas del Conventico haitzuloak bisitatzeko aukera dago. XVIII. mendean eraikiak, haien helburua zen herritarrak arriskuaren aurrean babestea, 1774an Melillako setioan egin zuten moduan. Hiru mailatan banatuta dago, eta behekoa da deigarriena, nabeen zabalera dela eta.

Melilla la Viejako teilatuen gainetik ateratzen da Purísima Concepción elizako kanpai-horma. 1657an eraiki zen eta hainbat lurrikara eta denboraldiren eraginajasan izan ditu. Hori dela eta, eraikina hainbat aldiz berritu behar izan da.

Melilla modernoak bi inizialak bateratzen ditu David J. Melul-en etxearen fatxadaren irudiarekin. Enrique Nieto arkitektoak egina, Melillako lore-modernismoaren gailurtzat jotzen da eta XX. mende hasierako Espainiako modernismoaren erakusle onenetakotzat dute. Interes kulturaleko obra gisa katalogatua, Melilla Hiriko Multzo Historiko Aartistikoaren parte da.

Melillan dasta daitekeen gastronomia islatzen du “pastela” jakiak. Hostore-masarekin eta oilaskoarekin egina, jaki bitxi hau azukre glasatuarekin eta kanelarekin hautestatzen da.

Zigiluaren beheko zerrenda urdina Hiri Autonomoaren banderaren kolorea da. Bertan, inprimatu egin da Melillako Gizarte Zientzien eta Juridikoen Fakultateko 40. urteurrenaren logotipoa, 1979an Granadako Unibertsitateak sortua.