Jaulkipen data: 01 urria 2020

12 meses, 12 sellos. Palencia

KONTSULTATU TARIFAK

12 meses, 12 sellos. Palencia

HISTORIA

12 HILABETE, 12 ZIGILU. PALENTZIA

Palentziak ere jaso du Hamabi hilabete, hamabi zigilu serieko zigilua. Probintziaren inizialak sortzeko, bertan goza daiteken artea, arkitektura, natura eta gastronomia azaltzen duen irudi-mosaiko bat agertzen da.

Zigiluaren atzealdean agertzen da Gaztelako Ubidearen irudi bat, Espainia ilustratuaren ingeniaritza zibileko lan garrantzitsuenetakoa dena. XVIII. mendean hasi zuen Ensenadako markesak, Fernando VI.aren erregealdian. Proiektuaren asmoa zen urezko kanal bat sortzea komunikazio eta garraiorako, Gaztela eta Leongo mesetak bizi zuen isolamenduari aurre egiteko. Nabigagarria da gehien bat, eta Herreratik Pisuergarainoko paseoak egin daitezke Marqués de la Ensenada ontzian. Ontziaren eskubanda eta salbamendu-buiak agertzen dira zigiluan.

Grafemaren trazu bertikalean, Oteroko Kristoaren irudia agertzen da. Victorio Machoren eskultorearen obra hori 1931n sortu zen. Dituen 20 metro baino gehiagorekin, hiria bedeinkatzen du hurbileko muino batetik.

Palentziako arte erromanikoa ere ezin da falta: San Andrés de Arroyoko monasterioko kapitel eta fustea agertzen dira, baita Santa Eufemia de Cozueloseko elizako portadaren arkuko xehetasun bat ere. Zistertar mojen abadia izan zen monasterioa. 1181n sortu zuen Mencía de Lara kondesak eta landako arte zistertarraren adibide fina da.

Santa Eufemia de Cozueloseko eliza, berriz, Olmos de Ojedaren amaieran dago kokatuta, eta aztarna mozarabiarrak ditu. Haiei esker jakin da tenpluaren jatorria X. mendekoa dela. Gaur egungo eraikuntza, berriz, XII.ekoa da, eta benetako aztarna bakarrak dira Santiagoko Freiras Comendadoras monasteriokoak.

Trazu bertikalean Oteroko Kristoarekin batera agertzen diren mosaikoakLa Olmeda erromatar hiriarenak dira, Erromatar Inperio Baxuko etxe galanta (k.o. IV. mendekoa). 1968an aurkitu zen, eta zenbait mosaiko polikromatu in situ mantentzea lortu da.

Probintzian dasta daitekeen gastronomia Palentziako esneko arkumearekin irudikatzen da; labean errea, tokiko churra arrazarekin egiten da.

Zigiluaren behealdeko zerrenda morea bat dator probintziaren banderaren kolorearekin.