Jaulkipen data: 18 martxoa 2020

25 aniversario FACE

KONTSULTATU TARIFAK

25 aniversario FACE

HISTORIA

FACEren 25. URTEURRENA

Zeliakia gaixotasun multisistemiko autoimmunea da, glutenak eta erlazionatutako prolaminek genetikoki sentiberak diren norbanakoengan eragindakoa.

Definizio hori ematen digu Espainiako Zeliakoen Elkarteen Federazioak Europan biztanleriaren ehuneko bati eragiten dion gaixotasunari buruz.

Helburu nagusi batekin sortu zen aipatu federazioa: kaltetuen elkarte anitzen ahalegina eta lana koordinatzea, beren eskubideak defendatze eta baterako xedeak erdieste aldera.

Duela 25 urte sortu zen. 25 urte paziente diagnostikatu berriei aholku ematen, beren elikaduran eta, beharrezkoa izanez gero, tratamenduetan laguntzen eta erosketa-zerrendari buruz informatzen, bidaian doazenean zer jan behar den edota osagaien zerrenda nola interpretatu azaltzen.

FACEk modu aktiboan laguntzen die gaixoei, baita horien senide eta hurbilekoei ere. Urtean zehar lantegi, ikastaro eta bestelako jarduera pedagogikoak burutzen dira gaixotasuna arintzearren, hala nola ume zeliakoentzako sukaldaritza-tailerrak.

Supermerkatuek, duela gutxira arte, ez zituzten aintzat hartzen zeliakia dutenak. Egun, halako federazio-ekimenei esker, establezimendu horietako korridore gehiagok dituzte glutenik gabeko produktuak; hala ere, ezin da ukatu askoz garestiagoa dela erosketa-saskia produktuokin betetzea.

Talde hori ikusgai jarri nahi du Correosek, eta, horretarako, zigilu bat eskaini dio Espainiako Zeliakoen Elkarteen Federazioari bere 25. urteurrena dela eta. Eskuaz gari-adarra gelditzen duen emakumezko doktore baten marrazkia dakar zigiluak, zereal horrekin irudikatu ohi baita glutena dagoela.

Federazioaren logotipoak osatzen du zigilua, eta erakundearen koloreekin dago diseinatuta.