Jaulkipen data: 13 urria 2020

América UPAEP. Arquitectura. Rascacielos. Skyline Madrid

KONTSULTATU TARIFAK

América UPAEP. Arquitectura. Rascacielos. Skyline Madrid

HISTORIA

UPAEP. Arkitektura. Skyline Madrid

1989tik, Ameriketako, Espainiako eta Portugaleko Posta Batasuneko posta-operadore guztiek zigilu bat jaulkitzen dute gai komun bati buruz. Aurtengoan, arkitekturari buruzkoa da. Correosek bloke-orri txiki bat jaulkitzea erabaki du Madrileko skyline-a eratzen duten sei etxe orratzen zigiluekin. Skyline-ak Espainiako hiriburuaren profila eratzen du zeruan eta hiriko alde guztietatik ikusten diren dorre eta etxe orratzez eratuta dago.

Etxe orratzek Cuatro Torres Business Area (CTBA),(Lau Dorreak Business Area) deritzona osatzen dute; Paseo de la Castellana inguruan dagoen enpresa-parkea da, 2004. eta 2009. urteen artean eraiki zena.

Bloke-orrian agertzen den lehena da Cepsa dorrea. Foster dorrea ere deitzen zaio, Norman Foster arkitektoak diseinatu zuelako. Espainiako bigarren eraikin altuena da, 248,3 metrorekin eta 49 solairurekin. Egitura hormigoiz eta altzairuz egina dago, altzairuzko plakaz inguratua sostengurako erabiltzen den perimetro osoan eta beiraz inguratua bulegoetarako gunean.

Ezkerraldean agertzen den etxe orratza da PwC dorrea. 236 metrorekin eta 52 solairurekin, Carlos Rubio Carvajal eta Enrique Álvarez-Sala Walther arkitekto espainiarrek diseinatu zuten. Oinarriahiruki ekilatero bat da, albo borobilekin, eta EuroStars Madrid Tower hotela eta PwC aholkularitza daude bertan.

Bloke-orri txikian agertzen den hirugarren eraikina da Espacio dorrea, Leoh Ming Pei-k eta Henry N. Cobb-ek diseinatua. Lau angeluko oinarriarekin, egitura pixkanaka eraldatzendoa, sinu eta kosinu funtzioen ebaketak egiten duen moduan. Horrela, fatxada dinamikoagoa lortzen da eta eraikinaren irudia ezberdin ikusten da hiriko puntu bakoitzetik. Eraikinak bulegoak ditu gehien bat, 33. solairuan izan ezik; bertan, bulegoez gain, kapera katoliko bat ere badago.

Cepsa dorrearen atzean dago laugarren etxe orratza: Cesar Pelli arkitektoaren Kristalezko dorrea.

Lau dorre horiei bosgarren bat gehituko zaie etorkizunean: Caleido dorrea. Eraikitze bidean da eta 181 metroko altuera izango du.