Jaulkipen data: 10 azaroa 2020

Arquitectura urbana. Hipódromo de la Zarzuela

KONTSULTATU TARIFAK

Arquitectura urbana. Hipódromo de la Zarzuela

HISTORIA

HIRIKO ARKITEKTURA. ZARZUELAKO HIPODROMOA

Hiriko arkitekturari eskainitako zigilu honetan, Zarzuelako hipodromoa omentzen da. Diptiko formatuko bloke-orri batean markoztatuta, pop-up baten moduan zabaltzen da, eraikineko harmailen estalkiaren erreprodukzio batekin.

Harmaila horiexek dira eraikinaren elementu nabarmenetako bat; izan ere, estalkia, hormigoizko xaflekin egina, hiperboloideen formarekin egina dago. 5 zentimetroko lodierarekin hegalen ertzeetan, elementu guztien karga eusten du, errefortzurik gabe, atzeko ainguraketa salbu.

Estalkia bera da hipodromoa Gizadiaren ondare bilakatzeko arrazoi nagusietako bat.

Zarzuelako hipodromoa Zarzuelako mendian kokatzen da, eta Carlos Arniches eta Martín Domínguez arkitektoek eta Eduardo Torroja ingeniariak diseinatu zuten. Hipodromoa eraikitzen 1935ean hasi ziren, baina ez zein ireki 1941eko maiatzera arte, Gerra Zibila zela eta.

Nabarmentzekoa da Eduardo Torrojaren lana, hipodromoa osatzen duten guneen multzoa paisaian integratu eta bateratzeko gai izan zelako, planteatutako behar funtzionalak errespetatuta.

Nazioartean ezaguna den obra da eta adierazle abangoardista garrantzitsua da, baita eraikuntzarako material berriei buruzko ikerketa teknologietarako erreferente bat ere.

La Zarzuelako hipodromoa, interes kulturaleko obra izendatua 2009an, Junquera Arquitectos enpresak zaharberritu zuen, proiektuaren berezko balioak berreskuratzeko asmoz. 2015ean amaitu ziren lanak.

Correosek Madrilgo hipodromoaren omenez egindako zigiluan aurreratu egin zuen eraikinaren 80. urteurrena, 2021ean izango baita. Zigiluan, gaur egun ere egiten diren zaldi-lasterketak irudikatzen dira.

Zarzuelako hipodromoa Madrilgo ikuskizun nabarmenetako bat da. Zaldi odolgarbi onenek egiten dute korrika, eta hipodromoko sariek herrialdeko jockey onenak erakartzen dituzte.