Jaulkipen data: 28 iraila 2020

Arquitectura urbana. Wanda Metropolitano

KONTSULTATU TARIFAK

Arquitectura urbana. Wanda Metropolitano

HISTORIA

HIRIKO ARKITEKTURA

Kirol-instalazioak. Wanda Metropolitano

2020an hasten da HIRIKO ARKITEKTURARI eskainitakoseriea, arkitektura horrek gaur egun dituen inplikazioengatik, hala nola eraikuntzaren alderdi praktikoa, estiloa etaartea uztartzea, berrikuntzaren eta artearen itsasargi baten moduan.

Hiriko arkitektura funtzio bat baino gehiago betetzen duten guneak izateagatik nabarmentzen da, baita ingurumenaren kalitatea, osasuna, energia berriztagarriak... bezalakoei garrantzia emateagatik ere.

Serieari hasiera emateko, lehen zigilua Wanda Metropolitanoren kirol-instalazioei eskaintzen zaie, hau da, Madrilgo fulbol talde handietako baten estadio berria: Atletico Madril.

Bere 117 urteetan, Espainiako historiako talde garrantzitsuenetako bat den honek bostestadio izan ditu. Madrilgo toki gakoetanegon dira,eta familia zuri-gorriarenetxe bihurtu ziren.

Azkar batean aipa ditzakegu estadio ikusgarri honen aurrekoak: Retiroko zelaia (1903-1913); O´Donnell-enzelaia (1913-1923); Stadium Metropolitano (1923-1966); eta, Vicente Calderón estadioa (1966-2017).

2017ko irailaren 16an inauguratu zen Wanda Metropolitano estadioa: modernoa, jasangarria eta erosotasun eta segurtasunbaldintza onenekineraiki zen, bisitariei esperientzia onena eskaintzeko. Hormigoizko eraikin honek kolore bikoitza du: hormigoiaren gris kolorea eta estalduraren zuria,inguratzen duen erreten gorria kenduta. Estaldurak 46.500 metro karratuko azalera du, beira-zuntz eta politetrafluoroetilenoz egina. 57 metroko gehieneko tartea du joko-zelaitik.

Gainera, egitura ez da horizontala; hainbat altuera dituenez, olatu baten itxura du, nabarmena eta ikusgarria.

Proiektuak oso kontuan hartu du energia aurreztea eta ingurumenarekiko errespetua.

Lehen taldearen partidak eta 2019ko Champions Leagueko finala bertan izateaz gain,estadioan beste hainbat ekitaldi ere antola daitezke: bilerak, hitzaldiak,...
Estadio berriak 68.000 ikusle har ditzake, gutxi gorabehera, eta haien % 96 estalita daude. Taldeak zabaltasunaren, erosotasunaren eta segurtasunaren aldeko apustua egin du, jende gehiago hartzearen alde bainoago.

Zigiluak estadioaren aireko ikuspegia irudikatzen du, taldearen berezko gorri eta zuri koloreetako atzealdearekin. Zigilua premium paper-orri batean dator, bere bost estadioekin eta taldearen armarriarekin.