Jaulkipen data: 04 otsaila 2020

Capital Española de la Gastronomía 2020. Murcia

KONTSULTATU TARIFAK

Capital Española de la Gastronomía 2020. Murcia

HISTORIA

2020KO ESPAINIAKO GASTRONOMIA HIRIBURUA. MURTZIA

Murtziako baratzea da zigilu honen protagonista, kolorez eta bizitasunez betea. “1.001 zaporeen baratzea” lemarekin irabazi du Murtziak saria. Almeríaren lekukoa hartu du, eta, ondorioz, Correosek azken urteetan sortutako Espainiako Gastronomia Hiriburua filatelia-seriearen gaia izan da.

Serie honekin, Correosen asmoa da Espainiako hirien gastronomiari garrantzia ematea. Izan ere, geroz eta gogotsuago aurkezten dira urtero saria lortzeko.

2020an, gaiarekin erlazionatutako hainbat jarduera eskainiko ditu Murtziak: tailerrak, lehiaketak edo dastaketak; eskaintza turistikoa ezin baino erakargarriagoa.

Hainbat plater eskainiko dira hirian, zarangollo, arkume errea, michirones, entsalada murtziarra eta paparajote, esate baterako. Jatorri-deiturekin batera, hala nola Yeclako ardoak, Calasparrako arroza edo Jumillako udarea, epaimahaiak hiri hau aukeratu zuen.

Zigilua frutaz eta barazkiz osatuta dago. Murtziako eskualdeari “Europako baratzea” ere deitzen zaio, halako esportazio kopuru handia bideratzen baitu Europako herrialde gehienetara.

Tomateak, mahatsak, azak edo azenarioak dira baratze honen protagonista nagusiak; 3.000 milioi euroko salgaiak kudeatzen ditu urtero.

Produktu hauek kolorez betetzen dute zigilua; motibo nagusia dira sardexka eta koilara bat, bihotz forman.

“1.001 zaporeen baratzea” lemak osatzen du zigiluaren diseinua. Besteak beste, Toledo, Huelva eta Leónen zigilu-sortara gehituko da, eta munduan zehar bidaiatuko du, Espainiako gastronomiaren erakusle txiki gisa; kasu honetan, Murtziako gastronomiarena.