Jaulkipen data: 30 iraila 2020

Conjuntos urbanos Patrimonio de la Humanidad. Tarragona

KONTSULTATU TARIFAK

Conjuntos urbanos Patrimonio de la Humanidad. Tarragona

HISTORIA

HIRIKO MONUMENTU-MULTZOAK. Tarragona

Antzina izandako distiraren gainean eraiki zen Tarragonako hiriko monumentu-multzoa. Eszipionek sortu zuen Erromako Errepublikarako k.a. III. urtean, eta Hispania Citerior edo Tarraconensis probintziaren hiriburu izan zen. Hori dela eta, antzinako Tarraco hiriaren eraikin eta arkeologia-ondare nabarmenak utzi zituen etorkizunerako. Erromako inperioaren mendebaldeko hirien adibide apartaeta berezia da, bai duen kalitatearengatik bai eraikinen kontserbazio mailarengatik.

Hiriaren lur-azpian dago iragan hori, baina aztarnak utzi ditu gaur egungo kale eta enparantzetan ere; arrasto horiek ikusgai daude edo gailentzen doaz hiri guztitik.

Erdi Aroko katedralaren hormek oraindik badituzte gurtzeko gune inperialaren eta tenpluaren aztarnak batzuk. Hirigune historikoko zenbait kalek gogora ekartzen dute Foru Probintzialeko plaza publikoak betetzen zuen diseinua eta espazioa. Gaur egungoLa Font plazak, zirkuan antolatzen ziren kuadriga lasterketak dakartza gogora. Ikusleak harmailetan esertzen ziren, arku sendoen gainean zeudenak; gaur egun, plazaren alboko denda, jatetxe eta etxebizitzen parte dira. Anfiteatroa, berriz, gozamen nahiz zigorrerako lekua zen, eta hainbat mendez basilika bisigodo, eliza erromaniko edota espetxe izan zen.

Arrazoi horiek medio,UNESCOk Tarracoko Arkeologia Multzoa gehitu zuen 2000an Gizadiaren Munduko Ondareen zerrendan. Erabaki horren arrazoietako bat izan zen, beste hainbaten artean, aztarna erromatarrek zuten garrantzia Erromako hirien planifikazioan eta hiri-diseinuan. Izan ere, eredu izan zen munduko gainerako hiri-probintzietarako. Tarraco lekuko adierazgarri eta parekorik gabea da antzinako Mediterraneoko eskualdeko historiaren etapa honetan.

Aztarna horiez gain, hiriko monumentu-multzoaren parte dira ere Tarragona inguruko beste zenbait, tartean: Eszipionen dorrea, Les Ferrereseko akueduktua, Baráko arkua, El Médolgo harrobi erromatarra edo Centcelles eta Els Munts hiri erromatarren museoak.

Zigilu honen jaulkipen berezia bloke-orrian egin da, eta kalkografia eta offset bidez inprimatu da.