Jaulkipen data: 26 martxoa 2020

Contra el cambio climático. Protest Stamps

KONTSULTATU TARIFAK

Contra el cambio climático. Protest Stamps

HISTORIA

KLIMA-ALDAKETAREN AURKA. PROTEST STAMPS

2020ko martxoaren 26an,Klimaren Mundu Eguna dela eta, zigilu bat jaulkiko du Correosek, Madrilen Klimaren Gailurra (2019ko abenduaren 3tik 10era) ospatu baino egun batzuk lehen egindakolehiaketarenirudi irabazlearekin. Bere Instagram profilaren bidezegin da lehiaketa. Klima-aldaketaren aurkako borrokari buruzko diseinuak jorratu dira bertan, belaunaldi baten sentsibilizazio eta protesta egiteko mezuek lagunduta; belaunaldi horrek, izan ere, konpromiso irmoa hartu du eta arduratuta dago berotze globalarieta klima-aldaketari buruz.

Celia Somoza de la Peñak irabazi zuen lehiaketa. Akuarela da bere lana, eta, bertan, emakume bat (ama lurra) agertzen da lurra besarkatzen.

Proposamen honetan eta eduki guztietan sakondu nahi baduzu, ikusi bideoa esteka honen bitartez: https://youtu.be/imtWo0lyQd8

Ildo horretan, Filatelia Zuzendaritzak urtero antolatzen du zigiluak diseinatzeko lehiaketa, “Disello”; datorren urtean, VII. edizioa izango da, eta klima-aldaketari helduko zaio bere bi kategorietan (gazteena eta orokorra).