Jaulkipen data: 22 ekaina 2020

Descubridores de Oceanía. Miguel López de Legazpi

KONTSULTATU TARIFAK

Descubridores de Oceanía. Miguel López de Legazpi

HISTORIA

OZEANIAKO AURKITZAILEAK. MIGUEL LÓPEZ DE LEGAZPI

Gipuzkoako familia aberats batean jaio zen 1502an, eta, gutxira, Espainia Berrira (Mexiko) joan zen bizitzera, zenbait ardura administratibotan lan egitera.

Inés Garcésekin ezkondua, bederatzi seme-alaba izan zituen eta gazte geratu zen alargun.

Ziurra da Inkisizioaren Auzitegian eginkizunak betetzen zituela, agustindarrek sortutako zenbait eskola espainiarren patronatuko lanarekin uztartzen zuelarik.

Egin zuen lana aintzatesteko, zenbait lursail eman zizkioten, dagoeneko Michoacánen bere izenean eskuratuak zituenei gehitzeko.

Bere izena historian grabatuta utziko zuenespedizioa 1564ko azaroaren 21ean abiatu zen Natibitate Portutik, Legazpi zelarik bertako kapitain nagusia, eta San Lázaro irletara joateko norabidez aldatzeko jarraibide sekretuak zituen. Urtarrilean Lapur Uharteak (Marianak) begiztatu zituzten eta handiena eskuratu zuten: Guam. Leyte probintziari Filipinak deitu zioten, errege izan behar zuen Felipe II.aren omenez, eta Mindanao irlari, berriz, Caesarea Karoli.

Camatuhan kazikeak eta haren semeak, Samar irlako buruzagi zenak, egin zieten harrera. Diplomazia-lanak bete ostean, San Miguel irla sortu zuen Legazpik 1565eko apirilaren 8an.

Cebu hirian aurkitu zuen aurreko espedizio baten parte izan behar zuen Jesus Haurtxoaren irudi ezaguna.

Beranduago, 1570ean, Legazpi Manilara iritsi zen (bertakoek Mayniland deitzen zioten); Luzon irlaren iparraldean zegoen enklabe musulmana zen, merkataritza gune aberatsa.

Istilu eta liskar askoren ondoren, Matanda rajah-ak Mayniland eman zion López de Legazpiri.

Zigiluak aurkitzailea omentzen du, eta, bere aurrekarien zigiluen antzera, egurrezko paperean inprimatuta dago; Miguel López de Legazpi agertzen da, konkistatu zuen irletako batekin.