Jaulkipen data: 15 ekaina 2020

Día internacional del Orgullo LGTBI. Pasaje Begoña

KONTSULTATU TARIFAK

Día internacional del Orgullo LGTBI. Pasaje Begoña

HISTORIA

LGTBI HARROTASUNAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Lehen aldiz, LGTBI harrotasunaren bandera protagonista duen zigilu bat jaulki da.

Ostadar-bandera ezagunaren jatorria San Frantziskotik dator; Gilbert Baker-ek diseinatu zuen, 70eko hamarkadako gayen eskubideen aldeko artista eta aktibistak.

Jatorrizko diseinuan, zortzi kolore zeuden: arrosa, gorria, laranja, horia, berdea, turkesa, urdina eta morea.

Hainbat uste daude bandera osatzen duten koloreen esanahiari buruz. Zenbaitek koloreak sexu-orientazioekin lotzen dituzte, baina Bakerrek honela planteatu zuen: arrosa sexualitatea da; gorria, bizitza; laranja, osasuna; horia, eguzkiaren argia; berdea, natura; turkesa, magia eta artea; urdina, lasaitasuna; eta morea, berriz, espiritua.

Espainian, Torremolinoseko Pasaje Begoña elkartea izan zen, nahi gabe, LGTBI kolektiboaren eskubideen eta askatasunen bilgunea 60ko eta 70eko hamarkada hasieran.

Hondartzez, hotelen luxuaz, festez eta gaueko klubez gain, Torremolinosen xarma nagusietakoa zen askatasun, aniztasun eta abangoardia giroa. Pasaje Begoña elkartea nabarmentzekoa da, aniztasunarekiko askatasunaren eta errespetuaren erreferente bilakatu baitzen. Horrela, LGTBI kolektiboa eskubideak eskuratzen hasi zen, pixkanaka-pixkanaka.

1971ko ekainaren 24an, Pasaje Begoñan egin zen polizia-sarekada inflexio-puntua izan zen mugimenduarentzat: sekulako isunak, atxiloketak, lokalen itxiera, are bertan zeuden turistak deportatzea euren jatorrizko herrialdeetara.

Bai Andaluziako Parlamentuak bai Diputatuen Kongresuak eskubide eta askatasunen sorleku deklaratu dute, eta tokia pixkanaka berreskuratzen eta sustatzen ari dira, Torremolinosen, Andaluziaren eta Espainiaren memoria historikoaren gune eta erakargarri turistiko eta kultural gisa.