Jaulkipen data: 14 maiatza 2020

Día Mundial de concienciación sobre el Autismo

KONTSULTATU TARIFAK

Día Mundial de concienciación sobre el Autismo

HISTORIA

AUTISMOAZ KONTZIENTZIATZEKO MUNDU EGUNA

Autismoa gaixotasun neurologiko iraunkorra da. Lehen haurtzaroan hautematen da, edozein dela ere haurraren generoa, arraza edo egoera sozial edo ekonomikoa.

Eremu neurologikoan, aniztasunari lotutako estigmatizazioak eta diskriminazioak oztopo nagusi izaten jarraitzen dute autismoa diagnostikatu eta tratatzeko.

Horregatik, oso garrantzitsua da gaixotasun honen inguruan kontzientziatzeko egun bat izatea eta, horrela, jendearen sentsibilizazioa lortzea.

Helburu horrekin, Nazio Batuen Batzar Nagusiak apirilaren 2a izendatu zuen Autismoaz kontzientziatzeko Mundu Eguna.

Nazio Batuak erakundea sortu zenetik, aniztasuna ikusarazteko ekintzak burutzen eta desgaitasuna duten pertsonen eskubideak eta ongizatea errespetatzea sustatzen dihardu.

Aurten, egun hori ospatzeko, besteak beste, autismoa duten pertsonak laguntzeko teknologiak erabiltzea bultzatuko da, gizartean gehiago parte har dezaten, hori zaildu dezaketen oztopoak ezabatuz.

Autismo nahasmendua duten pertsonek teknologia hauetan babes handia aurki dezakete beren egunerokoan garrantzitsuak diren aspektu ugari aurrera eramateko eta beren komunitatean integratu eta parte hartu ahal izateko.

Aurrerapen teknologikoak abiadura bizian garatzen diren arren, pertsona horiek zailtasun handiak dituzte halako laguntza-teknologiak izateko orduan, dela diru asko kostatzen direlako, dela elementuak erabilgarri ez daudelako edo teknologia horiek erabiltzeko prestakuntza eskasa jasotzen dutelako.

Horregatik guztiagatik eta alor horien guztien inguruan kontzientziatzen laguntzeko, Correos-ek zigilu bat kaleratu du egun horren omenezko kanpaina ofizialean oinarritzen den ilustrazio batekin. Autista batek, prestakuntza jasotzen badu, edozein eremu eta jarduera profesionaletan egin dezake lan.