Jaulkipen data: 02 iraila 2020

Diarios Centenarios. 100 años de la Gaceta de Salamanca

KONTSULTATU TARIFAK

Diarios Centenarios. 100 años de la Gaceta de Salamanca

HISTORIA

EHUN URTEKO EGUNKARIAK. Salamancako Eskualdeko Gazeta

1920ko abuztuaren 20an, ostirala, sortu zen La Gaceta Regional, Diario de Salamanca azpitituluarekin. Argi gelditu zen egunkariaren helburua zela informatzeko kanal bat izatea, hirirako eta probintziarako. Komunikabidearen historian zehar, Salamancan izandako gertakarien berri eman du modu zintzoan, baita Espainian eta Europan izandakoak ere. Horixe bera islatu nahi izan da bere urteurrena ospatzen duen zigiluan. Honela, goiburuaren inguruan, urte hauetako aleak agertzen dira: 1920, sorrera urtea; 1945, Bigarren Mundu Gerraren amaiera; 1978, Espainiako Konstituzioaren aldarrikapena eta onarpena; eta 1989, Berlingo Harresiaren erortzea.

Lehen alearen inprimaketa bi mila alekoa izan zen, hamar zentimotan bakoitza. Arratsaldeko sei eta erdietan kaleratu zen, egunkariaren berezko izaeraren lekuko. Salamancako kaleetan saldu zen, ¡Ha salido La Gaceta! (La Gaceta kalean da!, euskaraz) zioten oihuen artean.

San Isidro eliza zaharrean kokatutako errotatiban argitaratzen hasi zen, eta, lehen portadan, Buenaventura Benitok, La Gacetaren lehen zuzendariak, egunkariaren sorreraren inguruko manifestua egin zuen, Nuestra Fe de vida izenburuaren pean (Gure bizi-agiria, euskaraz). Manifestua Salamancako enpresari talde baten iritzia jasotzen zuen, eta baita Matías Blanco Cobaleda bankariarena ere. Azken horrek babesekonomikoa eskaini zion egunkariari. Sentsibilitate katoliko eta monarkikoaren aldeko sektoreari eman zion ahotsa,eta agerian geratu zen egunkariaren izaera tradizional eta kontserbadorea. Izaera politiko horrek eta albisteak eskaintzen zituen egunkari bat sortzeko asmoarekin batera (bere lemaren parte zenSalamancako probintziako informazio gehienarekin), bere aurkaritza ezartzen zuen El Adelanto egunkariaren aurka. Azken horren izaera liberalagoak iritzi-testuen aldekoagoa egin zuen.

Egunkariaren oroimenean daude goiburuaren ibilbidea markatu zuten aurrenetako zuzendariak, hala nola Jose Mª Gil-Robles, Juan Aparicio López edo Francisco Bravo Martínez, edo Francisco Casanovaren mailako kazetariak.

Lehen alean, hala amaitzen zuen Buenaventura Benitok bere artikulua: “Ahal den tokiraino iritsiko gara; La Gaceta Regional egunkarian lanean gaudenen nahiek irismen handia dute”. Eta horren lekuko da mendeurrena dela eta egindako zigilua.