Jaulkipen data: 05 otsaila 2020

DISELLO

KONTSULTATU TARIFAK

DISELLO

HISTORIA

2019KO VI. DISELLO LEHIAKETA

Seigarren urtez, Correos-ek Zigiluen Diseinuen Lehiaketa Nazionala antolatu du 2019an, eta 1.646 pertsonek hartu dute parte. Oraingo edizioan, parte-hartzeak goraegin da: kategoria orokorrean (18 urtetik gorakoak) 892 lan aurkeztu dira eta gazteen kategorian, berriz, (12 eta 17 urteen artean), 754 diseinu.

Aurreko edizioan bezalaxe, gaia librea izan da, partaideek irudimenari bere lana egiten utz diezaioten.

Zigilu bat diseinatzea beti da norberaren sormenerako erronka bat; baina hain toki txikian diseinua egiteak eta helarazi nahi den informazioa laburtzeak (8 cm2) esfortzu bikoitza eskatzen du. Aurkeztutako obren kalitatea ikusita, partaideek esfortzua egin eta istorio desberdin ugari erakutsi dizkigute.

Diseinuaren eta ilustrazioen alorreko eragileez osatutako epaimahai batek aukeratu ditu 20 finalista kategoria bakoitzeko; beste 20, berriz, herritarrek aukeratu dituzte. Aukeratutako 80 obretatik, 40 kategoriako, epaimahaiak 2019ko Zigiluen Diseinuen VI. Lehiaketa Nazionaleko irabazleak aukeratu zituen:

1. Saria, kategoria orokorrean: David Pavón Benitez.

1. Saria, gazteen kategorian: María Campo Barrio, Niño Jesús Burgos Ikastetxeko ikaslea (Burgos).

Kategoria orokorreko irabazleak egindako zigiluan marrazki bat dago Gutunazaltxo eta bere txakurra eskolara doaz izenburuarekin. Marraztutako giza-trazu horien bidez, haur bat imajinatu dezakegu bere motxila soinean, eskolara joaten lehenengo egunean; hau da, jarraipen librea duen istorio baten hasiera eskaintzen die zigiludun eskutitz bat jasotzen duten guztiei.

Gazteen kategorian, hitz hauekin definitu du egileak bere lana: nire marrazkian neska bat lasai-lasai dago belarretan etzanda. Errotuladore eta koloredun arkatzez margotu da, estilo orijinal eta naifean. Haurtzarora eramaten gaitu, garrantzitsuena une guztiez gozatzea, baita ezer egin gabe egotean ere, eta inguruko naturari begiratzea den garaira.

Bi irabazleek pozik ikusiko dituzte egindako diseinuak zirkulazioan, izan ere, Correos-ek diseinu irabazleak zigilu bihurtu eta jaulkiko ditu 2020an. Gainera, pasa den urtean bezala, Correos-ek diseinuaren alorra sustatzeko eta jendartean zabaltzeko, apustu egin du aurten ere kategoria orokorreko irabazlearen diseinua, 2020 jaulkiko den zigilu batean agertzeaz gain, beste zenbait objektu filatelikoetan ere agertzeko 2020an zehar: zigiluetan, zigilu-markatzeetan, lehen eguneko gutun-azaletan...

Erakusketa bat antolatu da, bi irabazleen lanez gainera, finalista izan diren guztienak ere ikusteko Valentzian, otsailaren 5etik martxoaren 10era.

Laster izango da 2020ko Zigiluen Diseinuen VII. Lehiaketa Nazionalaren deialdia, zigilu bat klimaren alde gaia lemapean. Parte hartzera animatzen zaituztegu zigiluen balioa nabarmentzeko adierazpen artistiko, ipuin kontalari eta kulturaren igorle gisa, ahaztu gabe frankeatzeko duten funtzioa.