Jaulkipen data: 30 ekaina 2020

Efemérides. 100 años del primer correo aéreo español

KONTSULTATU TARIFAK

Efemérides. 100 años del primer correo aéreo español

HISTORIA

URTEURRENAK. Espainiako aire-postaren urteurrena

1920ko apirilaren 1eko Ostiral Santua. Posta zeramaten lau hegazkin aldi berean atera eta iritsi ziren Alacanteko aerodromo batera. Espainian lehen aire-posta linea inauguratzeko ekitaldiaren parte ziren. Linea horrek Bartzelona-Alacant-Malaga ibilbidea egiten zuen, nahiz eta abiapuntua Toulouse zen; izan ere, Latécoère hegazkin-konpainiaren egoitza bertan zegoen, hegaldia kudeatzen zuena.

Zenbait urtez saiatu zen Latécoère Frantzia Afrikako koloniekin lotzen; 1919an lortu zuen Toulouse eta Casablanca lotzea, Espainian eskalak eginda. Egoera horren aurrean, Espainiako Gobernuak Errege Dekretu bat ebatzi zuen 1919ko urriaren 17an, aire-posta zerbitzua ezartzen zuena Espainian, nazioaren interesekoak ziren koordenatu eta bideen barnean,eta Latécoère modu ofizialean kontratatuta, Espainia barruan hegazkin bidezko posta garraiatzeko.

Ebazpen harekin gorenera heldu zen lege eta lan-komisio sorta zabal bat, Espainiako posta-zerbitzuan hegazkin bidezko posta ezartzen saiatu zirelarik zenbait neurriren bidez: pilotuak prestatzea Correosen ofizial-taldearen barnean, “aire zerbitzuetarako” negoziatu berezia sortzea edo “Espainian aire-posta ezartzeko oinarrien proiektua”, besteak beste.

Espainiako lehen aire-posta linea inauguratzeak hegazkin bidezko postaren garapenasustatu zuen, hurrengo urteetan linea berriak sortuta: Sevilla-Larache, Malaga-Melilla eta Bartzelona-Palma Mallorcakoa. Ordu ezkero, hegazkin-konpainiak Espainiakoak izan zitezela agindu zen, Errege Dekretu bidez.

1921ean inauguratu zen Sevilla eta Larache (Marokoko Protektoratu Espainiarra) arteko aire-posta zerbitzua. Jorge Loring-ek sortutako CETA (Aire Trafikoko Aire-konpainia) enpresa espainiarrak egin zuen.

Urteurrena omentzeko jaulkipena egin da trokelatu baten bidez, biplano baten forma irudikatzeko, hegaldia egiten ari dela gutunak uzten dituen bitartean.