Jaulkipen data: 24 uztaila 2020

Efemérides. 30 aniversario de Tragsatec

KONTSULTATU TARIFAK

Efemérides. 30 aniversario de Tragsatec

HISTORIA

URTEURRENAK. Tragsatec-en 30. urteurrena

Tragsatec Tragsa Taldearen filialetako bat da, Tragsega eta Tragsarekin batera, eta hainbat eratako zerbitzuak eskaintzen ditu ingurumen, azpiegitura, osasun, ingeniaritza, aholkularitza eta laguntza teknologikoaren alorrean.

Tragsatecek bere proiektuei ematen dien orientazio teknologikoari esker, aholkularitza tekniko aurreratuko zerbitzuak eskaintzen ditu, abangoardiako soluzio teknologikoekin, Informazio Geografikoko Sistemak baliatuz; hori horrela, web-plataformak eta aplikazioak garatzen ditu, datu-baseak eta sistema telematikoak sortzeko eta kudeatzeko.

Estatuko administrazio guztiekin lan egiten du Espainian, izan tokikoak, zentralak edo autonomia-erkidegoetakoak, eta 4.500 pertsona inguruk lan egiten dute bertan. Giza-talde espezializatuari eta bulego-sare zabalari esker, Gobernuak egindako edozer eskariri erantzuteko gauza da, bizkor eta eraginkortasunez, gainera.

Ministro Kontseiluak 1989ko ekainaren 2an hartutako erabakiaren ondoren sortu zen, eta 1990eko otsailaren 13an eratu zen behin betiko.

Zigiluaren irudiak, konpainiaren hogeita hamargarren urteurreneko logotipoa ez ezik, drone bat ere irudikatzen du hezegune baten gainetik hegan, Tragsateceko langile batek maneiatua, ingurumena babesteko teknologiarik gaurkotuenaren aplikazioa sinbolizatuz.