Jaulkipen data: 14 maiatza 2020

Efemérides. 75 aniversario del Decreto de creación del DNI

KONTSULTATU TARIFAK

Efemérides. 75 aniversario del Decreto de creación del DNI

HISTORIA

URTEURRENAK. NANa sortzeko Dekretuaren 75. urteurrena

Argazki bat, aztarna digital bat, sinadura bat eta identifikazio-zenbaki bakar eta pertsonal bat dira Nortasun Agiri Nazionalaren ezaugarri nagusiak. 1944. urteko martxoaren 2ko dekretu baten bidez sortu zen eta herritarrek errezeloz ikusten bazuten ere, egun erabilera anitzeko agiri eraginkor eta praktikoenetako bat da. Espainiar bakoitzak berea du,herritar gisa identifikatua izateko eta Estatuko Administrazioarekin harremanak modu eraginkorrean eraman ahal izateko.

Dekretuaren hitzaurrean adierazten zen bezala, NANak identifikazio elementu zen Zedula Pertsonala delakoa ordeztu nahi zuen, baita garai hartako beste dokumentu batzuk ere, adibidez, Correos-ek hartzaileak identifikatzeko eta Posta Administrazioarekiko beste izapide batzuk egiteko igortzen zuen Posta Identitate Txartela.

Igortze eta banatze-lanak Segurtasunaren Zuzendaritza Nagusiari esleitu zitzaizkion eta ezin izan zuen 1951. urtera arte agiria ezarri, gerra osteko egoera politiko eta soziala zela-eta. Lehenengo diseinua Aquilino Rieusset-ek egin zuen, eta 1961. urtera egon zen indarrean. 1962an formatua aldatu eta odol-taldea eta egoera zibila gehitzea erabaki zen.

1985ean Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalari esleitu zitzaion NANa egitea, eta Poliziaren Zuzendaritza Nagusiarekin batera jaulkitzen zuen.

90eko hamarkadan agiriaren produkzioa informatizatu egin zen, segurtasun-maila handiko lehenengo neurriak hartu ziren, eta tamaina murriztu eta hatz-marka kendu zitzaion. 1996an, koloredun argazkiak gehitu ziren eta 2000az gero, Estatuko hizkuntza koofizialetan ere jaulkitzen da.

Teknologia berriak ere barne hartu dira agirian: 2006az geroztik, txip bat ipini zaio zerbitzu telematikoetan erabil ahal izateko.

2015ean, bertsio elektronikoa agertu zen. NAN 3.0 deritzo eta diseinuan bi antena gehitu dira, bata irratifrekuentziazkoa eta bestea NFC teknologiarekin; halatan, telefonia mugikorreko aplikazioekin erabil daiteke.

Zigilu-jaulkipen honek erakusten digu nolakoa den zehatz-mehatz azken NAN eredua, duen paper plastifikatua eta guzti.