Jaulkipen data: 09 urria 2020

Efemérides. Centenario de la Legión 1920-2020

KONTSULTATU TARIFAK

Efemérides. Centenario de la Legión 1920-2020

HISTORIA

URTEURRENAK. LEGIOAREN URTEURRENA

Ehun urte bete dira Bere Maiestate Alfontso XIII.a erregeak atzerritar tertzioa sortzeko Errege-dekretua sinatu zuenetik.

1920ko irailaren 20an eman zuen izena lehen legionarioak, Espainiari eta herritarrei bere zerbitzuak asmo onez eskaintzeko.

Alfontso XIII.aren garaiko Espainiak borrokatu behar izan zituen batailetarako sortu zen kidegoa, eta, mende hartan, boluntario talde bat izatetik Indar Armatuen estandarte izatera pasatu zen.

“Legioaren kredoa” deritzonari jarraikiz, samuraien moduko jokabide-kodearen antzekoa, legionarioak “batasuna, laguntza, adiskidetasuna, diziplina, borroka, sufrimendua eta gogortasuna” baloreen arabera jarduten dira, besteak beste.

Asko dira, halaber, denbora eta bataila ugaritik biziraun izan duten sinbolo legionarioak. Tartean daude ahuntza, etxe-animalia berezia, beste batzuen artean, edo “chapiri” txanoa, Isabel II.aren tropek erabiltzen zuten txano borladunean oinarritutakoa.

Ezaguna da ere desfileetan daramaten abiadura, kutsu militarraren eta ikusgarritasunarengatik.

1990ean une historikoa bizi izan zen, erakundean lehen emakumea sartu zenean; hala, Pilar Hernández Frutos aurreneko "legioko dama" bilakatu zen.

Horregatik guztiagatik, Correosek premium paper-orri bat sortu du haren eta sorreraren urteurrenaren omenez. Zigiluak kidegoaren iragana eta oraina irudikatzen ditu, Espainiaren alde borrokatzen duten garaiko eta oraingo legionarioen irudiekin.

Premium paper-orria osatzen duten irudiak denboraren poderioz galdu ez den legioaren izaeraren lekuko dira. Gaurko eta atzoko lubakiak, alerta eta defentsa presente daude oraindik horiengan. Zalantza egin gabe entzuten zaie desfileetan: “legionarioak borrokara, legionarioak heriotzara”.