Jaulkipen data: 16 iraila 2020

Efemérides. Centenario de la Selección Española de Fútbol

KONTSULTATU TARIFAK

Efemérides. Centenario de la Selección Española de Fútbol

HISTORIA

ESPAINIAKO FUTBOL SELEKZIOAREN MENDEURRENA

Espainiako Futbol Selekzioa munduko onenetako bat izateaz gain, zaharrenetakoa ere bada.

1920an egin zuen debuta, Federazioa sortu eta zazpi urtera. Bruselako Olinpiar Jokoetan izan zen, eta bigarren postuan gelditu ziren, postuari dagokion zilarrezko domina irabazita.

Hasiera oparoa izan zuen, eta, 1933an, herrialdeko futbolaren historiako lorpen handienetako bat erdietsi zuen Bulgaria garaitu zuenean sekulako emaitzarekin: 13-1.

Garaipen eta porrotak etorri ziren gero, eta hainbat jokalari ezagun egin ziren, tartean Ricardo Zamora atezaina. 1964an, lehen Eurokopa irabazi zuen.

Madrilen izan zen finala, Yashin erraldoiaren SESBaren aurka; Marcelino Martínezek sartu zuen gol erabakiorra amaitzeko sei minutu falta zirela, eta sekulako garaipena izan zen Espainiarentzat.

1982an, EspainiaMunduko Futbol Txapelketaren anfitrioia izan zen Lehen aldia izan zen txapelketak 24 talde zituela, eta, nahiz eta Espainia bigarren faserako sailkatu, kanporatua izan zen Alemaniaren aurka 2-1 galdu eta Ingalaterraren aurka hutsean berdinduta gelditzean.

1992ko Olinpiar Jokoetan urrea irabazi ostean, Espainia bere gaitasunarengatik nabarmentzen hasi zen.

2008an, Luis Aragonés teknikari gisa izanda, Selekzioak bigarren aldiz irabazi zuen Eurokopa. Edonola ere, ez zen azkena izan, 2012an berriro irabazi zuen eta.

Bi urte lehenago, ordea, 2010ean, lehen aldiz irabazi zuen Munduko Txapelketa Hegoafrikan, bere historiako titulurik handiena, alegia. Kopa da, hain zuzen, Correosek Selekzioari bere urteurrenean eskaintzen dion bloke-orri honen protagonista. Zigilua Selekzioaren armarriaren kalkografia batean aurkezten da; eta gorri kolorez doa, halaber, jaulkipen honekin batera doan artista froga.