Jaulkipen data: 08 ekaina 2020

Efemérides. Centenario Ministerio de Trabajo

KONTSULTATU TARIFAK

Efemérides. Centenario Ministerio de Trabajo

HISTORIA

URTEURRENAK. Lan Ministerioaren urteurrena

1920ko maiatzaren 9an, La Gaceta de Madrid argitalpen ofizialean Errege Dekretu bat argitaratu zen, zeinaren bidez, Lan Ministerioa sortu zen. Gizarte Erreformen Institutua eta Aurreikuspenerako Institutu Nazionala esleitu zitzaizkion, baita Hornidura Ministerioaren zenbait eskumen ere.

Uste da lan-administrazioa Espainian XIX. mende amaieran sortu zela, zenbait aditu, politikari eta erlijiosoek zituzten kezkak zirela-eta langileen lan eta gizarte arloei zegokienez. Gai soziala deitu zitzaion, eta alor horretako erakundeak eta instituzioak sortzea ekarri zuen, hala nola Gizarte Erreformen Institutua edo Gizarte Erreformen Komisioa. 1883an sortutako erakunde horigaur egungo Lan Ministerioaren aitzindaritzat hartzen da.

1906an, Lan Ikuskatzailetza sortu zen, lanekoarauakbetetzen zirela bermatzeko asmoz; 1908an, berriz, Aurreikuspenerako Institutu Nazionala sortu zen, gaur egungo Gizarte Segurantzako Institutuaren aitzindaria.

Bere ibilbidean zehar, Ministerioa izenez aldatzen joan da; gaur egun, Lan eta Gizarte Ekonomiaren Ministerioa da.

Lan arloko administrazioak funtzio hirukoitza du: langileen bizitza eta laneko baldintzak sustatu eta hobetu; zerbitzu publikoak antolatu laneko auziei buruzko zerbitzua (enplegua, immigrazioa, gizarte segurantza...) eskaintzeko herritarrei, eta laneko, gizarte segurantzako eta lan-arriskuen araudia betetzen dela kontrolatu, Laneko Ikuskaritzaren bidez, batez ere.

Ministerioaren pean daude, egun, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa (EEZP), Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritza, Laneko Osasun eta Segurtasuneko Institutu Nazionala eta Soldatak Bermatzeko Funtsa.

Oroitzapenezko zigilu honek zenbait gremio eta generotako langile talde baten ilustrazioa dakar, atzean Lan Ministerioaren fatxada duela, Madrilgo Nuevos Ministerios gobernugunean kokatuta dagoena. Horrez gain, Lan Ministerioak sortutako logotipoa agertzen da, bete dituen 100 urteak ospatzeko.