Jaulkipen data: 13 iraila 2020

Efemérides. Congreso Mundial de Farmacia. Sevilla 2021

KONTSULTATU TARIFAK

Efemérides. Congreso Mundial de Farmacia. Sevilla 2021

HISTORIA

URTEURRENAK. MUNDUKO FARMAZIA ETA FARMAZIA-ZIENTZIEN BILTZARRA. SEVILLA 2021

2020 honetan, ziurgabetasuna gure bizitzarenparte da, COVID-19a dela eta. Birusak eragina izan du filatelian ere; hots, zigiluen jaulkipenean. Izan ere, 2020ko irailerakoaurreikusia zegoen Munduko Farmazia eta Farmazia-zientzien Biltzarra 2021era atzeratu beharrean izan dira. 2021eko irailaren 12tik 16ra izango da, Sevillan, eta mundu mailako kongresua zein nazionala izango da, 100 herrialdetako 5.000 biltzarkide baino gehiagorekin.

Dominique Jordan Farmaziako Nazioarteko Federazioko lehendakariaren esanetan: “pandemiak agerian utzi du zein garrantzitsua den munduko farmazialarientzat ezagutzak eta esperientziak partekatzea. Hori dela eta, 2021erako gogotsu nago, Sevillan biltzeko aukera izan dezagun, gure lanbidearekin eta munduko osasunari egiten diogun ekarpenarekin jarraitzeko”.

Egoitza nagusia izango da Sevillako Kongresuen eta Erakusketen Jauregia (FIBES II);bertan, eduki zientifiko interesgarria eta zabala eskainiko da, hainbat ekintza eta ekitaldi profesionalekin.

Medicamenta non mella:"botikak ez dira eztia". Plinio Zaharrari egotzitako esaldia da hori, eta Farmaziako Errege Akademiaren ikurritza. Esaldiak farmazialarien lana eta pasioa definitzen du, jatorritik bertatik:botikak xehetasunez ezagutu, ondo sortzen, gordetzen eta banatzen direla bermatzeko.

Farmazialaria dabotiken benetako espezialistaeta hainbat jarduera esparrutan egiten du lan. Zentzu horretan,farmazia premia biziko laguntza-zentro bilakatu da, eta jendea bertara doa osasunari buruzko kontsultak egiteko.

Lan horiez gain, ikerketaneta irakaskuntzan ere aritzen dira farmazialariak, baita osasun publikoa zaintzen, osasun larrialdiko egoeretan,ospitaleetan botikak ematen (ospitaleko farmazia), botikak banatzen edo analisi frogak egiten ere.

Gaur egun, 70.000 farmazialari kolegiatu daude Espainian, eta haien lana nabarmendu nahi dugu COVID-19ak eragindako osasun-alertan; izan ere, sektore gakoa izan da herritarrontzat.

Zigilua 25 zigiluko paper-orrietan agertzen da: atzealdeaberde argia da, Sevillako katedralaren dorrearekin eta Giraldilloa puntan. Motibo hori zigiluan ere agertzen da, zigiluak gurutze berdeko itxura duela, farmazietakoa eta Farmazialarien Elkargoaren ohiko gurutzearena.