Jaulkipen data: 28 urria 2020

EXFILNA 2020. Cáceres

KONTSULTATU TARIFAK

EXFILNA 2020. Cáceres

HISTORIA

EXFILNA 2020. CÁCERES

Filatelia Erakusketa Nazionala, EXFILNA gisa ezaguna dena, urtero antolatzen da 1963. urtetik, eta Espainiako jardunaldi filatelikorik garrantzitsuena da.

Correos-ek babestutako eta Filatelia Sozietateen Espainiako Federazioak (FESOFI) antolatutako erakusketa filateliko honek izaera lehiakorra du gainera.

Kategoria ezberdinak daude, eta FESOFI osatzen duten elkarteren bateko edozein bildumagilek har dezake parte, baita bildumagile portugaldarrek ere, eta parte-hartzaile bakoitzak bi bilduma aurkeztu ditzake gehienez.

Aurten, Cáceres aukeratu da; hala ere, Covid-19a dela eta, 2020. urte honetan, modu birtual batean antolatu da EXFILNA.

Urtero bezala, Correos-ek jaulkipen berezi bat egin ohi du mundu filatelikoarentzako jardunaldi garrantzitsu hau dela eta.

EXFILNA 2020 gogorarazten duen bloke-orriak kanpoaldeko ikuspegia du, eta Golfines jauregiko freskoetako baten xehetasuna.

Jauregi hau Cáceres hiriko handiena da, hogei bat etxeren tamainakoa da. Bere fatxada ikusgarriak hiru estilo arkitektoniko batzen ditu: gotikoa, errenazentista eta platereskoa.

Fatxada nagusian bi ezkutu ikus daitezke: Errege Katolikoena (hiria bisitatzen zutenean, haien bizitokia izaten zen) eta Golfinestarrena, bi aingeruk eutsita.

Bloke-orria osatzen duten irudiak, zabalgarri moduan, beranaz grabatutako teknikarekin egin dira, grabatu tradizionalen lan geldi eta detailezalearen esker onez.

Jaulkipen honek iraganera eramaten gaituen berezitasun bat ere badu: gaininpresioen erabilera. Gaininpresioak zigiluetan egiten dira, gaintasa bat markatzeko edo , kasu honetan bezala, diseinuari eragiten zion gaininpresioa gehitzeko.

Kasu honetan, gaininpresio batekin aldatu da diseinua. “Exfilna birtuala COVIDa dela eta”.