Jaulkipen data: 20 martxoa 2020

Gastronomía D. O. Protegidas de Asturias

KONTSULTATU TARIFAK

Gastronomía D. O. Protegidas de Asturias

HISTORIA

GASTRONOMIA: ASTURIASKO JD BABESTUAK

Beste behin ere, zigiluen bidez bidaiatzen du Correosek gure lurraldeko produktuak dastatzeko. Kantabria iaz izan legez, aurten haren ondoko Asturias izango da Filateliaren serierik berritzaileenetako baten protagonista.

Jatorri-deitura babestuaren xedea da produktuen izena eta kalitatea gordetzea, baita artisau-erako hazkuntzari eta fabrikazioari eustea ere.

Asturiasek hainbat produktutan du bereizgarri hori, eta harro egon daiteke.

Gaztak dira deitura horren protagonistak, haietako lauk baitute Asturiasko jatorri-deitura babestua. Cabrales gaztak, hiru esnez eginak eta Europako mendien kobazulo naturaletan onduak, zapore bizi paregabea du; Gamonéu gazta, era naturalean ketua, izen bereko herrixkako gazta urdin tipikoa da; Casín gazta, modu luze eta konplexuan landua, artisau-eran egiten da Casoko kontzejuan; eta, azkenik, Afuega´l Pitu behi-esnez egiten da Narcea eta Sella ibaien arteko mendi-magaletako baserrietan.

Asturiasko sagardoa sagar anitzekin dago egina, eta Asturiasen ikurrik esanguratsuenetakoa da. Askotariko sagarrak landatzeak, fabrikazioak eta zerbitzatzeko erak (eskantziatuta) tradizio berdingabe bihurtzen dute sagardoa.

Baba asturiar babestua babarrun lehorra da, gutxienez 18 mm-ko luzerakoa. Hamaika errezetatan gailentzen da, baina compango izeneko haragi-osagarriarekin edo txirlekin lagundutakoak dira ezagunenak.

Azken bi produktuok ditu protagonista bloke-orriak. Zigiluetako batean koilarakada bete fabadaren irudia agertzen da plateretik ateratzen; bestean, edalontzi bat sagardo, likidoa eskantziatzeko unean. Beste jaulkipen filateliko batzuek bezala, berezitasun bat dauka zigiluak: sagardo-zapore arina du.