Jaulkipen data: 12 ekaina 2020

Humor gráfico. RICARDO

KONTSULTATU TARIFAK

Humor gráfico. RICARDO

HISTORIA

UMORE GRAFIKOA

Aurten, bloke-orriaren protagonista da Ricardo Martínez, RICARDO, umorista grafikoaren ilustrazio eder bat,

Scratchboard teknikaren bidez egindako errinozeronte bat da Umore grafikoa seriearen motibo nagusia, adarraren ordez, Correoseko postontzi bat duena. Postontzian agertzen da erreferente bat den Goomer pertsonaia, irribarretsu, gutun bat botatzear. Goomer pertsonaia enblematikoa izan zen ia 30 urtez. El País, El Mundo, El Jueves… egunkarietan argitaratu zen, baita Estatu Batuetan, Indian, Malaysian eta beste hainbat herrialdetanere. Honela, zigiluak bere ilustratzaile eta istorio-marrazkilari alderdia azaltzen du, ziurrenik ospe gehiena eman diona.

Migratzaile espainiarren semea, Txilen jaio zen, eta Espainiara bizitzera etorri zen nerabe zenean. 70eko hamarkada amaiera eta 80ko hamarkada hasiera artean, publizitaterako ilustrazioak egiten hasi zen.

Garai horretan, Nacho (José Ignacio Moreno Cuñat) adiskidearekin Goomer komikia sortu zuen; lehenik El País egunkarian argitaratu zuen, eta, 1990etik aurrera, El Mundo egunkarian.

Azken egunkari horretan, Idazketako zuzendari atxikia izan zen eta Arte saila zuzendu zuen, marrazkilari politiko gisa izan zuen bidea hasiz.

Bereziki esanguratsua da bere lanean egiten dituen animalien marrazkiak; zigiluan agertzen dira, eta berariaz egin zituen zigilu honetarako.

Artistaren arabera, marrazkien jatorria bere aitak oparitu zizkion animaliei buruzko kromo-album batzuetan datza. Elefante, lehoi edo lemurren bidez obsesionatu zen, nolabait, animaliekin.

Obsesio hori medio, hainbat gauza egin ditu, tartean El animal ilustrado [Animalia ilustratua] liburua, artelanen zirriborro, marrazki eta sorkuntza-prozesuekin. Animaliak naturan daude edo antropomorfizatuta daude teknika horren bidez; teknika ondo egiteko, beltzez margotutako taula edo kartoi bat arraspatu behar da aizto batekin. Autorearen arabera, marrazkiaren oinarria zirriborroan dago, horixe omen delarik gehien gozatzen duen prozesuaren zatia.