Jaulkipen data: 29 iraila 2020

Incorporación de la mujer a Policía Nacional y G. Civil

KONTSULTATU TARIFAK

Incorporación de la mujer a Policía Nacional y G. Civil

HISTORIA

EMAKUMEAK POLIZIA NAZIONALEAN ETA GUARDIA ZIBILEAN SARTZEA

Emakumezkoen sexua adierazten duen Venus sinboloarekin, arrosa koloreko bi irudi difuminatu agertzen dira, bata Guardia Zibilaren uniformez jantzitako emakumea, eta Polizia Nazionalaren uniformez jantzitako emakumea, berriz, bestea Correosek zigilu bat jaulki du emakumeak Guardia Zibilean eta Polizia Nazionalean duela hogeita hamar eta berrogei urte, hurrenez hurren, sartu zirela ospatzeko.

1988an onartu zen Guardia Zibilean emakumeak sartzea onartzen zuen legea. Urte horretan bertan, emakumezko 197 guardia zibil sartu ziren Jaéngo Baeza akademian.

Ordura arte, emakumeek erakundean zuten papera “emagin” gisa ezagutzen zena zen, eta administrazio-lanak eta atxilotutako emakumeak erregistratzeko lanak burutzen zituzten.

1993an sartu zen lehen emakumea Zaragoza Akademia Militar Orokorrean, eta, bost urteren ondoren, 1998an, Guardia Zibileko lehen emakume teniente bilakatu zen.

2007an, Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoetako Emakumearen Behatokia sortu zen,hots, alor horretan segurtasun-indarretanemakume eta gizonen arteko benetako berdintasuna egikaritzeko lehen organoa.

Bederatzi urte lehenago, 1979ko ekainaren 30ean, Espainiako Konstituzioa indarrean jarri baino zenbait hilabete lehenago, 42 emakume sartu ziren Polizia Nazionaleko Goi-mailako Kidegoan.

Emakumea segurtasun-indarren parte izatea berdintasunaren aldeko mugarria izan zen estatuan eta Poliziaren historian. Gaur egun, Espainian emakume gehien dituen polizia-kidegoa da.

Poliziaren Zuzendaritza Nagusian, Poliziako Kontseiluaren Langile eta Proiektuen Batzordea da, zehazki, emakume eta gizonen arteko berdintasuna zaintzearen organoa. Gaur egun, Polizia Nazionalak benetako berdintasuna erdietsi du alderdi guztietan, bai barne sustapenean bai lanpostuak betetzean.