Jaulkipen data: 21 iraila 2020

La Generación de la Década de 2010

KONTSULTATU TARIFAK

La Generación de la Década de 2010

HISTORIA

BELAUNALDIAK. 2010EKO HAMARKADA

Eta Belaunaldiak seriea 2010. eta 2019. urteen arteko hamarkadari eskainitako jaulkipen batekin iritsi da honaino.

Bloke-orri honek hiru zigilu berri biltzen ditu, hamarkada honetako gertakari nagusietako batzuk irudikatzeko. Filateliako harpidedunek aukeratu zituzten, garrantzi gutxiagokoak ez diren beste hainbesteren artean.

Lehenengo zigiluak Juan Carlos I.a errege emeritua eta Felipe VI.a bere semea irudikatzen ditu.

Zigiluak erreferentzia egiten dio 2014ko uztailaren 19an espainolek bizitako une historikoari: Juan Carlos I.ak abdikatu egin zuen bere semearen alde, zeina Espainiako Felipe VI.a bihurtu baitzen.

Bigarren zigiluak Espainiako Futbol Selekzioaren garaipenik handiena irudikatzen du: Hegoafrikako Munduko Txapelketa. 2010eko uztailaren 11n, Herbehereen aurkako partida estu baten ostean, Espainiak munduko txapelketa irabazi zuen, zigiluan irudikatzen den moduan.

Partidaren luzapenean, 116. minutuan, Andrés Iniestak sartu zuen garaipenaren gola, eta Espainiako Selekzioak lehen aldiz irabazi zuen futboleko munduko txapelketa.

Bloke-orria osatzen duen hirugarren eta azkeneko zigilua da Parisko Notre-Dame Katedrala sugarrez inguraturik den irudia, 2019ko apirilaren 15ean gertatu zen moduan. Gertakari hura oroimenean betirako iltzaturik geratu zaigu. Mundu osoak ikusi zuen, inpotentziaz beterik, Frantziako sinbolo nagusietako bat nola erortzen zen suak harturik.

Bloke-orriak, 1 eta 0 zenbakiak trokelaturik dituela, beste irudi bat ere biltzen du: Espainiako bandera. Batetik, Espainiako Koroaren ondorengotza irudikatzen du, eta, bestetik, Futbol Selekzioa garaipenak, orriaren behealdean Vicente del Bosque entrenatzailearen irudiarekin batera.

Eiffel dorrea gailentzen da Notre-Dame Katedralaren sugarren artean, Frantziako eta munduko biztanleek ezabatu nahiko luketen unearen lekuko gisa.

Mende hasiera ere izan zen hamarkada horrek hainbat une ahaztezin utzi zizkigun.