Jaulkipen data: 06 uztaila 2020

Literatura. Bibliobús

KONTSULTATU TARIFAK

Literatura. Bibliobús

HISTORIA

LITERATURA. BIBLIOBUSA.

Zigiluek istorioak kontatzen dizkigute. Zigiluetan jasota geratzen dira bizitzak, balentriak eta momentuak.

Hori dela eta, Bibliobusari eskainitako zigilu honek oraindik eta barne-historia bereziagoa du.

Autobus formarekin trokelatutako zigilu hau liburu-itxuran ageri zaigu: orriak igarotzean, hainbat literatur lanen izenburuak irakur daitezke, hala nola José Saramagoren Ensaio sobre a Cegueira, Gabriel García Márquezen Cien años de Soledad, Francisco Ibáñezek sorturiko Mortadelo eta Filemónen abentura zoragarriak edo Antoine de Saint-Exupéry frantsesaren Printze txikia.

Orrialde bereziotan, adin guztietako irakurleak ikus ditzakegu irakurketak ematen digun plazerraz gozatzen.

Aspaldikoa da Bibliobusaren ideia, liburuak eskuratzea ia-ia ezinezkoa zen garaikoa. Gabezia hori arintzeko, liburuz beteriko autobusak iristen ziren tokirik urrunenetara, edo soldaduak frontean animatzera.

1953an inauguratu zen Bibliobus zerbitzua Madrilen, gaur ezagutzen dugun moduan, eta 1970ean hasi zen Espainia osotik ibiltzen.

«Liburutegi publikoaren funtzionamenduak berdintasuna du oinarri pertsona guztiek irakurketa eskura izan dezaten, edozein izanik ere haien adina, arraza, sexua, erlijioa, nazionalitatea, hizkuntza edo egoera soziala». Premisa hori harturik, UNESCOk ederki asko deskribatzen du liburutegi publikoen gaineko manifestuan zigilu honen protagonista den zerbitzuaren azken xedea.

Orotara 77 autobus ibiltzen dira Espainiako osoko 2.006 herritan; udalerrion %81 ez da 1.000 biztanlera iristen, eta horietatik %68tan 400 pertsona baino gutxiago bizi dira.

Herri horietako gehienek ez dute farmaziarik edo mediku-kontsultarik, eta batzuek ezta denda edota supermerkaturik ere.

Zerbitzu honi esker mamitzen da liburutegiek eskain dezaketen kultura eta entretenimendua; ametsez, intrigaz eta abenturaz gainezka iristen da ibilgailu hau astean egun batzuetan Espainiako makina bat txokotara.