Jaulkipen data: 20 martxoa 2020

Literatura. RAE. Nuevas palabras 2019

KONTSULTATU TARIFAK

Literatura. RAE. Nuevas palabras 2019

HISTORIA

LITERATURA. RAE. 2019KO HITZ BERRIAK

Garai berriek, globalizazioak edo aurrerapen teknologikoek hitz berriak dakartzate, eta herritarrek gero eta sarriago erabiltzen dituzte.

Horregatik, eleok bildu eta egokitu behar ditu Espainieraren Errege Akademiak, espainieran normaldu eta onartze aldera.

Hitz bat hiztunen artean zabaltzean, gaztelaniadunek oro har benetan erabiltzen dutela begiratzen dute akademikoek.

Hitza balioetsi, zehaztu eta iragankorra ez dela ziurtatutakoan, espainieraren berba ofizialen katalogoan zein erantsi erabakitzen dute adituok.

Espainiar Hizkuntzaren Errege Akademiaren Hiztegiaren azken bertsioan 1.100 nobedade gehitu dira guztira. Haietatik deigarrienak dira, inolako ezbairik gabe, lehendik zeuden hitzen adiera berriak edo, denboraren poderioz, zaharkituta geratu diren nahiz bestelako ñabardurak hartu dituzten zenbait adieraren zuzenketak.

Garai berriek, halaber, inprimatze-teknika berriak ekarri dituzte, RAEk txertatu dituen hitz berriei eskainitako zigilu honetakoak, esaterako, zeinak tinta termo-kromikoa duen. Tinta horrek aukera ematen du, zigilua igurztean, terminoetako batzuk (hala nola brunch, zasca edo rúter aurkitzeko.

Errege Akademiaren hiztegiaren, hots, espainieraren erreferentziazko testuaren, azala dakar gogora zigiluaren diseinuak.

Gure hizkuntza, hau da, espainiera, aberastu besterik ez dute egiten beste hizkuntza batzuetako maileguek, lehen katalogatu gabeko ekintzetatik sortutako aditz berriek, lanbide berriek edo azken urteotako asmakuntzek. 559 milioi hiztun ditu espainierak mundu osoan, eta Mexiko da espainiera gehien erabiltzen duen herrialdea. Estatu Batuetan, ingelesa da hizkuntza nagusia; hala ere, 40 milioi hiztunek baino gehiagok dute espainiera ama-hizkuntza gisa.