Jaulkipen data: 23 martxoa 2020

Museos

KONTSULTATU TARIFAK

Museos

HISTORIA

MUSEOAK

Aurten, Espainiako beste hiru museo dira protagonistak Correosek gure herrialdeko artearen, historiaren eta kulturaren tenpluoi eskainitako seriean.

Giza Eboluzioaren Museoari eskainita dago lehen Premium paper-orria. Burgoseko erdialdean dago, eta Juan Navarro Baldeweg arkitektoak diseinatu zuen duela mende batzuk atzera behinola egon zen tokian San Pablo komentua, domingotarren ordenako komentu desagertua, alegia. 2015ean, Atapuercako aztarnategien adierazpenean sartu zen Museoa, Gizadiaren Ondare gisa. Giza Eboluzioaren Museoaren helburu nagusia da Atapuercako mendilerroaren aztarnategiko hondakin arkeologikoak kontserbatu, inbentariatu eta hedatzea. Zigiluan Museoaren aurrealdea azaltzen da, baita burezurraren irudia ere, Miguelón ezizenekoa.

Tenerifeko Zientzia eta Kosmosaren Museoa 1993an sortu zen, Kanarietako Astrofisika Institutuak sustatuta eta Tenerifeko Kabildoarekin lankidetzan. Sergei Krikalev errusiar astronautak zabaldu zuen Museoa. Zientzia eta Kosmosaren Museoak erakusketa iraunkorra eskaintzen dio bisitariari, unibertsoan zeharreko safari kosmikoan parte hartzera gonbidatzen duten elementuekin.

Museoaren plazaren irudia dakar zigiluak, non irrati-teleskopioaren antena handia den nagusi, tresnaren ikur bereizgarria, urrunetik ere ikusten baita; bertan, Ilargiaren gainazaleko Montes Tenerife harrien koordenatuak agertzen dira margoturik.

Hirugarren Premium paper-orria Dalí Antzoki-Museoari eskainita dago. Figuereseko lehengo udal-antzokiaren hondakinen gainean eraiki zen, eta 1974an zabaldu.

Salvador Dalík sortu eta antolatu zuen, bisitariak benetako zentzumen-esperientzia bizi zezan bere barne-mundu berezira bidaiatuz.

Lehen esperientzia artistikoetatik bere bizitzaren azken urteetako lanetara bidaiatzearen sinonimo da aretoetan zehar ibiltzea, surrealismotik, mistika nuklearretik eta zientziarekiko pasiotik igaroz.

Kolorez eta mistikaz beteriko areto zirraragarrietako baten irudia dakar zigiluak.