Jaulkipen data: 09 azaroa 2020

Música. Géneros musicales. Clásica

KONTSULTATU TARIFAK

Música. Géneros musicales. Clásica

HISTORIA

MUSIKA. MUSIKA GENEROAK. KLASIKOA

Entzun daitekeen zigilu bat: horixe da Correosek musika klasikoaren omenez egindako jaulkipena.

Zigiluak binilo baten forma du eta disko-jogailu batean jar daiteke, Bosgarren Sinfonia opus 67, do minor tonalitatean entzuteko. Madrid Festival Orchestrak jotzen du, Albert Skuratoven gidaritzapean.

Ludwig van Beethoven Bonnen (Alemania) jaio zen, 1770eko abenduaren 16an; hau da, aurten 250 urte jaio zela.

Zigiluko melodia 1804 eta 1808 artean konposatu zuen. Sinfonia hau musika klasikoan gehien ezagutzen eta jo izan den konposizioetako bat da. Lau mugimendu ditu: allegro sonata batekin hasten da, andante batekin jarraitzen du eta bi zatiko scherzo batekin amaitzen du, etenaldirik gabe. Theater an der Wein antzokian estreinatu zenetik 1808ko abenduaren 22an, konpositoreak berak zuzenduta, oso ezaguna egin zen obra, gaur egun arte.

Musika klasikoa sortu zen musika barrokoaren neurri zorrotzei aurre egiteko; musika barrokoak egitura horizontala zuen eta hainbat melodia aldi berean gainjartzea zen ezaugarri nabarmenetako bat.

Aurreko aldiarekin alderatuta, musika klasikoan konposizioak arinagoak dira, melodia nagusi bat zuelako instrumentu guztiek jarrai zezaten. Horri esker, erritmo bera mantentzen da, egitura bertikaleko akordeen jarraipenarekin; hots, homofonia.

Biniloetara itzultzen bagara, azken urteotan, biniloen salmenta nabarmen igo da, 90eko hamarkadatik ikusten ez zena.

Zigilu honek elementu klasikoak nahiz berritzaileak biltzen ditu, hala nola Beethovenen sinfonia edo biniloaren forma eta zigilua binilo moduan entzuteko aukera.