Jaulkipen data: 05 azaroa 2020

Navidad 2020

KONTSULTATU TARIFAK

Navidad 2020

HISTORIA

2020KO EGUBERRIAK.

MADRILGO BELENISTEN 75. URTEURRENA ETA ESKUALDEETAKO JAIOTZAK. CUDÓNGO JAIOTZA KANTABRIARRA

Eguberriak urteko une berezienetako bat da. Negua iristean, hotza biziagoa da, eguna laburtu egiten da, eta etxean sartzera gonbidatzen gaitu, ohitura zaharrei berrekiteko. Nahiz eta familia bakoitzak Eguberrietan bere ohitura propioak izan,ziurra da filateliamaite dutenen etxean ez direla faltako Eguberriei eskainitako zigiluak.

Aurten, Correosek jaulki dituen bi zigiluak bereziki erlazionatuta daude jaiotzekin. 1955ean agertu zen lehen aldiz Eguberrien omenez egindako lehen zigiluaEl Grecoren obra baten irudiarekin:“Familia santua”. Edonola ere,1959tikgeroztik,Eguberriak seriea abiarazi zen,eta ez da gelditu ordu ezkero.

Lehen zigilua Madrilgo Belenisten Elkartearen 75. urteurrenaren omenez egin da, José Mayo Lebrija artista madrildarrak egindako jaiotzaren irudikapenarekin, Madrilgo Belenisten Elkartea omentzeko. Elkartea 1945ean sortu zen, lagun-talde bat Madrilgo kale nahiz lokaletan jaiotzak jartzeko eta ohitura sustatzeko asmotan. Gaur egun, hainbat adinetako seiehun kide baino gehiago ditu. Elkarteak administrazio nahiz partikularren eskaerak jasotzen ditu jaiotzak diseinatu eta muntatzeko. Proiektuen artean, nabarmentzekoa da Puerta del Soleko Madrilgo Errege Postetxean jartzen duenjaiotza. Eskualdeko gobernuaren egoitza da. Azken 17 urteetan jarri du jaiotza bertan, eta ia urte osoa igarotzen dute Eguberrietako eszenak diseinatzen, hainbat gai landuta,elkarteak berak aukeratuta. Elkarteak lokal bat du Gobernador kalea, 11 helbidean, eta, bertan, urte osoan zehar, erakusketa bat dute, dituzten mila irudirekin. Irudiok estilo klasikokoak dira eta 10 eta 300 euro artean balio dute.

Bigarren zigiluak, berriz, estreinatu egiten du Espainiako hainbat jaiotzen eszenei eskainitako seriea. 2020rako, Cudóngo jaiotza aukeratu da; Espainian egiten den jaiotza berezienetako bat. Bere egileak, Ángel Boladok, ia mila irudi egin ditu, eta, sinesgarritasuna lortzeko asmoz, hirurehun irudiri mugitzeko gaitasuna eman die. Bere errealismoa eta xehetasuna islatu dira zigilurako aukeratutako irudian. Liébanako pats ezaguna egiten ari den gizon-talde bat da. Eskualdeko pattar hori izan zen estatuan egin zen lehena, eta bere jatorria XIV. mende inguruan kokatzen da. Agertzen den kobrezko alanbikea mahats-patsak berotzeko erabiltzen da; prozesuak hamabi ordu ere behar izan ditzake.

Zigilu bien asmoa da pazientzia, ardura, xehetasunekiko arreta eta unibertso txikiak eraikitzeko gaitasuna eskatzen duen zaletasun hau omentzea. Zaletasunak zerikusi handia du filateliarekin, gaitasun horiek ere eskatzen ditu eta. Horri esker, filateliaren zaleek unibertso txiki bat ere osatzen dute haien zaletasun, une berezi eta antzekoen arabera.2021erako, espero duguzigiluetan agertzen diren une bereziak biltzen eta partekatzen jarraitzea.