Jaulkipen data: 10 azaroa 2020

Oficios antiguos. Sereno

KONTSULTATU TARIFAK

Oficios antiguos. Sereno

HISTORIA

ANTZINAKO LANBIDEAK. GAUZAINA

Aurreko urteetako Antzinako lanbideak seriean, Correosek zigiluak eskaini zizkien hainbat lanbideri, hala nola meatzariak, beiragileak edo eltzegileak. Aurtengoan, gauzaina omenduko du jaulkipenean.

Premium paper-orriak lanbide honen elementu bereizgarrienetako zenbait biltzen ditu, tartean kapela edo giltzatakoa.

Zigiluak giltza forman trokelatuta daude eta inpresio metalizatua dute. Giltza horiek giltzatakotik zintzilik daude, gauzainaren ezinbesteko tresna.

Lanbide honetan lehen aldiz 1715ean hasi zen, eta 1765eko apirilaren 12an Gauzainen elkargoa sortu zen. Gauzainen lehen araudia izan zen 1834ko irailaren 16ko Errege Dekretua.

Gauzainak lan egiten zuten auzoan bizi behar ziren, ezin zituzten izan aurrekari penalik, 20 eta 40 urte artean izan behar zituzten eta ezin zuten izan gauez lan egitea uzten ez zien beste lan bat.

Poliziak berak izendatu behar zituen eta konfiantzazko pertsonak izan behar ziren, ondasunak eta pertsonak babesteaz arduratzen ziren eta.

Hasieran, haien eginkizunen artean zeuden hiriko argiteria piztea eta gaueko erronda egitea, kaleak seguru zeudela egiaztatzeko.

Urteek aurrera egin ahala, beste eginkizun batzuk gehitu zitzaizkien aurrekoei: bizilagunei etxera lagundu eta etxeen inguruan gaizkileak ez zeudela zaindu.

Gauzainen uniformea longain gris bat zen, eta, beranduago, kolore bereko txabusina bat zen, plater-kapela bat, txuzo bat (babesteko makila bat), txistu bat eta giltza-sorta bat, paper-orrian agertzen den moduan.

Gauzainak ezinbestekoak ziren gaueko hamarretatik aurrera; izan ere, etxean sartzeko, beharrezkoa zen gauzainak atea irekitzea. Etxean sartu nahi zuen pertsonak “gauzaina” oihukatzen zuen, eta gauzaina harengana joaten zen.

Lanbidea 70eko hamarkadan desagertu zen, baina, ezagutu zutenek, ez dute sekula ahaztuko.