Jaulkipen data: 17 uztaila 2020

Personajes. Rafael Sánchez Ferlosio

KONTSULTATU TARIFAK

Personajes. Rafael Sánchez Ferlosio

HISTORIA

RAFAEL SÁNCHEZ FERLOSIO

Konposizio ederra ageri du Correosek Rafael Sánchez Ferlosio idazlea omentzeko erabiltzen duen Premium paper-orriak: atzean liburuz betetako liburutegi bat, protagonistaren irudi bat, Cervantes sariaren eskultura, Julio López artistaren lana –Sánchez Ferlosiok 2004an lortu zuen saria– eta lumaz egindako errubrika bat, haren izenarekin.

Zigiluak El Jarama obraren egilearen irudi bat jasotzen du, eta begirada galduarekin eta erdi irribarrez ageri da bertan.

Filosofia eta Letretako doktore Rafael Sánchez Mazas idazlearen seme zen, eta joan den mendeko berrogeiko hamarkadaren amaieran hasi zen aldizkarietan kontakizunak argitaratzen.

50eko Belaunaldia edo Gerraren Haurren Belaunaldia delakoaren kidetzat hartua da, eta Revista Española aldizkaria zuzendu zuen Ignacio Aldecoa eta Alfonso Sastrerekin batera.

1951ean, Industrias y andanzas de Alfanhuí argitaratu zuen, eta, handik lau urtera, aipaturiko El Jarama eleberria; harekin egin zen, hain justu, ezagun, 1955ean Nadal saria eskuratuz eta 1956an, berriz, Gaztelaniazko Kritika Narratiboarena.

Handik denbora batera argitaratu zituen Dientes, pólvora, febrero eta El corazón caliente.

Denboraldi luzetxo batez argitaratzeari utzi ondoren, 1974an hainbat artikulu eta saiakera atera zituen, Las semanas del jardín izenburuarekin.

Kazetaritzan oparo lan egin zuen hainbat agerkaritan, hala nola El Urogallo, El país, ABC edo Cuadernos Hispanoamericanos argitalpenetan. Haren lanak hainbat bide jorratu izan ditu, errealismo objektibotik hasi eta irudimen hutseraino.

2004an Cervantes Saria jaso zuen eta 2009an Espainiako Letren Sari Nazionala eman zioten bere obra osoagatik.

Bere urtebetetzearekin batera, 2017an Páginas escogidas antologia eman zuen ezagutzera: egileak bizitzan zehar idatzitako ipuinak, olerkiak, saiakerak eta beste lan batzuk biltzen ditu.

Rafael Sánchez Ferlosio Madrilen hil zen 2019ko apirilaren 1ean, baina haren memoria beti izango dugu gure artean, bere lanen bidez.