Jaulkipen data: 13 martxoa 2020

Pueblos con encanto

KONTSULTATU TARIFAK

Pueblos con encanto

HISTORIA

2020KO HERRI XARMAGARRIAK

Urtero legez duela bost, gure herrialdeko lau herririk politenak jaso ditu Correosek lehengo posta-txartelen antzeko eta hauspoaren formako orri tolestuan.

Ciudad Rodrigo, Morella, Tejeda eta Valverde de los Arroyos azaltzen dira “txartelen” aurrealdean, eta ifrentzuan ere badaude inprimaturik, postalaren atzealdea balitz bezala.

Herri xarmagarri horien xehetasun adierazgarri bana gailentzen da lau zigilu autoitsaskor hauetako bakoitzean. Posta-baliorik gabeko bineta batek osatzen du jaulkipena.

Ciudad Rodrigo. Portugalekin mugan den salamancar herri honetako erdigunearen aireko irudia da protagonista herri harresituari eskainitako zigiluan. Areago, babes-eraikuntzak dira hiriaren erakarpen turistiko nagusietako bat, Henrike II.a Gaztelakoak XIV. mendean eraikitako gazteluarekin batera; hiria goi-goitik zelatatzen du gazteluak.

Morella. Castellóko probintzian, mila metrotik gorako altueran, gaztelu irmo batek babesten du Morella, Multzo Historiko Artistiko izendatutakoa eta Gizadiaren Ondare diren hirien sariarekin aintzatetsitakoa. Hiri harresituaren ilunabar zirraragarria agertzen da zigiluan, berebiziko gazteluaren behealdean.

Tejeda. Herri bitxia da Tejeda. Kanaria Handiko uhartearen barnealdean dago, eta nahitaezko geldialdia da zorioneko uharteetara eguzkia eta hondartzaz gain beste zerbaiten bila dabiltzan bidaiarientzat. Zigiluak hiriaren panoramika ederra jasotzen du, uhartearen interes naturaletako batek frankeatuta, Roque Bentayga izenekoak. Hura eta Roque Nublo Tejedako edozein gunetatik ikus daitezke.

Valverde de los Arroyos. Herri Beltzen ibilbidean barrena dago Guadalajarako hiri hau, naturagune ikusgarriak inguratuta. Hiri-arkitekturaren xehetasunak, arbelez estalitako harrizko eraikinekin, osatzen du herri berezi horri eskainitako zigilua.