Jaulkipen data: 14 maiatza 2020

Sello solidario. WWF. Protección de la naturaleza

KONTSULTATU TARIFAK

Sello solidario. WWF. Protección de la naturaleza

HISTORIA

ZIGILU SOLIDARIOA. WWF. NATURAREN BABESA

Beste behin ere Correos-ek urteko zigilu solidarioa kaleratu du, World Wildlife erakundeak (WWF) Naturaren Babeserako duen proiektuarekin elkarlanean. Hala, Correosek saltzen dituen zigiluekin lortutako diruaren %3aipatu proiekturako izango da.

WWF da zigilu eta Premium Paper Orri honen protagonista. 50 urte daramatza natura babesteko lanetan.

Espainian duen jarduera 60ko hamarkadan hasi zen Luc Hoffmann WWFeko presidenteordeak Doñanan lurrak erosi zituenean, hura kontserbatzeko.

Prozesu horretan zehar, WWFaren Espainiako ordezkaritza sortu zen; lehenengo urte horietan ADENA zuen izena.

Urte batzuk beranduago, Félix Rodríguez de la Fuente izendatu zuten presidenteorde eta, haren ahalegin eta irmotasunari esker, erakundeak kide ugari eta ospe handia lortu zuen. Lehenengo aldiz erabili ziren komunikatzeko eta gizartea sentsibilizatzeko kanpainak, baita eremuan bertan egiten ziren proiektuak ere; aurrerapen handia izan ziren alor horretan.

Club de Linces delakoa edo Montejo de la Vega-ko gazte naturalisten kanpamenduak Rodríguez de la Fuente handiaren zuzendaritzapean sortu ziren eta, horri guztiari esker, Espainiako haurrengan ingurumena zaintzeko hazitxoa landatu zuen.

Otso iberiarrak, katamotzak edo hegazti harrapariak babesteko programak egin ziren eta, horri esker, espezie horiez gozatzen jarraitu ahal dugu gaur egun, nahiz eta zoritxarrez galzoriko espezieak izan.

Urteetan zehar, WWFek ekintza ugari eraman ditu aurrera natura babesteko, eta egun erronka berri eta zailetan dabil murgilduta, adibidez, klima-aldaketaren aurkako borrokan.

Zigiluak eta Premium Paper Orriak bi errealitate erakusten dizkigute: naturaren amaiera eta nahi dugun etorkizuna, bi hostoekin irudikatuta: bata zimela eta bestea berdea, biziz betea. Erakundearen logotipoak eta bere 50. urteurrenarenak osatzen dute diseinua, “Somos Naturaleza” (Natura gara) lemapean.