Jaulkipen data: 02 urtarrila 2020

Serie Básica. S.M. Felipe VI

KONTSULTATU TARIFAK

Serie Básica. S.M. Felipe VI

HISTORIA

OINARRIZKO SERIEA. Berorren Maiestate Felipe VI.a Erregea

Correosen Oinarrizko seriea berriro ere jaulkiko da aurten eta bi efektu sortuko ditu, posta nazionalerako eta nazioartekorako; A eta B tarifak, hurrenez hurren. Zigiluak offset prozeduraren bidez inprimatu dira.

Betiko legez, zigiluak Berorren Maiestate Felipe VI.a irudikatzen du Errege-koroaren miniaturekin atzealdean, aurreko urteetan bezala. Behealdean, eskuinean, “ñ” letra agertzen da, Espainiako markaren seinale.

Oinarrizko seriea bilduma filatelikorik ohikoena da munduko posta-operadore guztietan. Serie oso zabala edo mugagabea izateak bereizten du, aldi luzeetan jarraian jaulkitzeagatik. Diseinua urtero errepikatzen da; aurpegia eta motiboaren kolorea soilik aldatzen da.

Helburua da posta-tarifaren frankeo posible guztiak estaltzea. Monarkia duten estatuetan, monarkaren irudia erreproduzitzen da; errepubliketan, berriz, Estatuaren sinboloak edo motiboak agertzen dira; esaterako, armarria edo bandera.

Felipe VI.aren erretratua 2015eko urtarrilaren 19an agertu zen lehen aldiz Oinarrizko seriean, Gorte Nagusietan Espainiako errege izendatu zutenean.

Konstituzioaren II. Tituluak adierazi gisa, Estatuko burua da, unitatearen eta iraunkortasunaren isla. Erakundeei buruzko erabakiak hartzen eta moderatzen ditu, eta Espainiaren ordezkari nagusia da nazioarteko harremanetan, erkidego historikoko nazioekiko garrantzi berezia duela.