Jaulkipen data: 02 urtarrila 2020

Turismo. Rutas turísticas sobre dos y cuatro ruedas

KONTSULTATU TARIFAK

Turismo. Rutas turísticas sobre dos y cuatro ruedas

HISTORIA

TURISMOA. Ibilbide turistikoak bi eta lau gurpiletan

Askatasuna, abentura, natura eta errepidea dira gurpil gaineko turismoaren zaleentzako ezinbesteko osagaiak; izan motozikletan edo autokarabanan. Duen klima, kultura eta gastronomiari esker, Espainia helmuga turistiko onenetakoa da xede honetarako. Gainera, Espainiako orografia sekulako abantaila da motorren zaleentzat. Erliebe menditsuari esker, bigarren mailako errepideak goza daitezke, ia trafikorik gabe, bide bihurgunetsuekin eta paisaia zoragarriekin.

Motorzaleak hiru sailkapenetan antolatzen dira, erabiltzen duten motorraren eta duten adinaren arabera. Adinekoei motor klasikoak gustatzen zaizkie maiz, gidatzen gozatzeko eta abiadura handian ez ibiltzeko errepideetan. Errepideetako motorren zaleak direnek, berriz, bidaia luzeak dituzte gogoko, planifikazio egokiarekin eta abiadura handian. Amaitzeko, “trail” modalitatearen zaleak abenturazaleagoak dira. Naturarekiko duten maitasuna medio, ezkutuan dauden txokoak bilatzen dituzte, motor horien mugikortasun handiagoari esker.

Lau gurpileko turismoak badu ere abentura eta naturarekiko zaletasuna, baina modu lasaiagoan. Bikoteak edo haurrak dituzten familiak izan ohi dira, eta paisaiaz eta lasaitasunaz gozatzea izan ohi dute helburu. Sailkatu egiten dira ere erabilitako ibilgailuaren arabera. Hasteko, auto bidez atoian eramandako karabanak daude, kanpinetara joan ohi direnak.

Autokarabanen sailkapena zabalagoa da; gaua igarotzeko furgonetak edo camperak izatetik autokarabana integraletara, leku, hornikuntza eta erosotasun gehiagorekin. Erdibidekoak dira kaputxina popularrak, zigiluan agertu bezala. Autokarabana hauen erabiltzaileek kanpatzeko guneez zein aparkatzekoez gozatzen dute.

Leku turistikoen ohiko pegatinen antzera, bi zigiluek motozikleta bat eta autokarabana bat irudikatzen dute, hurrenez hurren, Espainiako zenbait probintziatako monumentu ezagunekin atzealdean.