Jaulkipen data: 04 azaroa 2020

Valores cívicos. No a la violencia de género

KONTSULTATU TARIFAK

Valores cívicos. No a la violencia de género

HISTORIA

BALIO ZIBIKOAK. GENERO INDARKERIARI EZ

Gizartearen funtzionamendu onerako ardatz nagusietako bat da herritar guztiek zenbait printzipio bete, errespetatu eta partekatzea.

Printzipio horiei balio zibikoak deritze, eta, Correosek, urtero zigilu bat eskaintzen die, herritarrak kontzientziatu eta sentsibilizatzeko.

Aurtengo zigiluak genero indarkeria jorratzen du.

EZ. Jaulkipen honetan argi utzi nahi da: EZ. Genero indarkeria gizartearen gaitz larrienetako bat da.

2003tik, genero-erailketak zenbatzen hasi zen urtea, mila emakume baino gehiago erail dira, emakume izate hutsagatik.

Gobernuak egindako zenbaketa tamalgarri hori 2003an abiarazi zen, Emakumearen Erakundeko datuekin. Lehen aldia zen datuak modu zehatzean eta bilketa-sistema egoki batekin jasotzen zirela, eta, ordu ezkero, txosten ofizial bat eratzeko aukera egon zen.

Ordura arte, zenbaketa hori emakumeen elkarteek egiten zuten, komunikabideen laguntzarekin.

Baina are gehiago ziren biktimak urte hori baino lehen, eta gure esku dago biktima gehiago egotea saihestea etorkizunean.

Gogoratu nahi dugu badagoela telefono-zenbaki bat deitzeko tratu txarrak jasotzen badituzu edo jasotzen dituen norbait ezagutzen baduzu. 016 telefonoa erabat anonimoa da, ez da agertzen telefono-fakturetan eta automatikoki ezabatzen da dei-historiatik mugikor gehienetan.

Zigiluak EZ esaten dio genero indarkeriari eta hainbat adin eta arrazako emakumeen profila erakusten dituen irudi bat irudikatzen du.

NAHIKOA DA dioen esku zuri batek gogorarazten digu gizartea ere nekatuta dagoela dagoeneko.