Jaulkipen data: 31 martxoa 2021

Hiriko arkitektura. Botín Zentroa

KONTSULTATU TARIFAK

Hiriko arkitektura. Botín Zentroa

Historia

HIRIKO ARKITEKTURA. BOTÍN ZENTROA

2014. urtean Botín Zentroa eraiki zen Santanderreko tokirik pribilegiatuenetariko batean, badiaren ikuspegi onenarekin. Renzo Piano arkitektoak diseinatu zuen, Luis Vidal + Arquitectos enpresarekin lankidetzan.

Eraikuntza horretan zerbait nabarmentzen bada, horiek dira argia eta materialen arintasuna, arkitektoak proiektua eratzeko funtsezko elementuak.

Itsasoaren gainean dago, hegal batean, lurra ukitu gabe eta garaiera handiko pilare eta zutabeetan oinarrituta, Peredako lorategi historikoetako zuhaitzen tamainarekin parez pare, hiriaren erdigunearekin eta badiarekin berarekin bat eginda.

Botín Zentroa, modernitatearen sinboloa izateaz gain, erreferente ere bada kulturaren munduan.

Funtzio anitzeko gunea da, erakusketak, prestakuntzarako tailerrak edo auditorioa ditu eta herritarrei eta bisitariei zuzendutako zerbitzuak eskaintzen ditu.

Eraikinak Marcelino Botín Fundazioari ematen dio aterpe, Marcelino Botín Sanz eta Carmen Yllera senar-emazteek 1964an sortutako fundazioari alegia, Kantabriaren garapen soziala sustatzeko.

Gaur egun, hasierako helburu hori alde batera utzi gabe, bere ekintza herrialde osora zabaldu da, baita Latinoamerikara ere, gizartearen garapen integralaren alde egiteko, sorkuntza-talentu berriak detektatzeko eta, hala, kultura-, gizarte- eta ekonomia-aberastasuna sortzeko modu berriak sustatzeko.

Correosek erakunde horren omenez egin du zigilua. Kantabriako hiri hori berezi egiten duen eraikin ikusgarriaren irudi bat jasotzen du, non eraikuntza inguratzen duen argi izugarria, silueta modernoa eta elementu naturaletan duen integrazioa ikus daitekeen.