Jaulkipen data: 29 martxoa 2021

Euskadiko eta Errioxako barneko bidea

KONTSULTATU TARIFAK

Euskadiko eta Errioxako barneko bidea

Historia

PENINTSULA IPARRALDEKO SANTIAGO BIDEAK 

 

UNESCOk Gizadiaren Ondare Kultural Ukiezintzat eman ditu Penintsula Iparraldeko Bideak, eta Correosek horiei buruzko txartel berria jaulki du.  

Aurtengo jaulkipenaren protagonista Euskadiko eta Errioxako barneko bidea da. Lau zigilu berri hauek aurrekoei batzen zaizkie, hots, Kostaldeko Bideari, Liebanako Bideari eta Bide Primitiboari eskainitakoak. 

Penintsula Iparraldeko Bideak lau ibilbide dira, guztira 1.499 km. Frantziako Bidearen 800 kilometroei gehitzen zaizkie eta Euskadi, Errioxa, Kantabria, Asturias eta Galiziako erkidegoak zeharkatzen dituzte. 

Barrualdeko Euskal Bideak Irun eta Bide Frantsesa lotzen ditu. Lotura hori Santo Domingo de la Calzadan edo Burgosen izan daiteke, jarraitutako ibilbidearen arabera. Bideak Aizkorri mendilerroa zeharkatzen du San Adriango tunel paregabetik. 

Lehen zigiluaren gaiak Burgosko Argantzongo bidea du helburu. Nuestra Señora de La Asunción elizaren xehetasun bat du protagonista. Eliza hori interes kulturaleko ondasun deklaratu zuten 1991ko ekainaren 13an, eta monumentu izendapena jaso zuen.  

Bigarren zigiluaren gaia Irun da, Gipuzkoan. Junkaleko Eliza da protagonista. 1400. urtean Ama Birjinaren taila bat agertu zen estuarioaren inguruko ihitokietan, eta horregatik tenplu horrek izen hori hartu zuen. Erromes jakobeen igarobidea da, baita erromatarren garaiko Irungo pieza aipagarri bat ere, atzean garai hartako terma eta bainu publikoak baitzeuden. 

Santo Domingo de la Calzada katedraleko fatxada nagusiaren xehetasun bat da hirugarren zigiluaren gai nagusia. XII. mendekoa da, eta hiri horretan hil zen Santo Domingo du jatorri. Eraikinaren barruan Santuaren hilobia dagoelarik, erromesgune garrantzitsu bihurtu da. 

Azkeneko zigiluak ibilbide honetako beste puntu bat gogorarazten du: Gasteiz, Araban. Gasteizko Katedral Berria edo Maria Sortzez Garbiaren Parrokia Gasteizko eraikin neogotiko garrantzitsuena da, eta Lovaina auzoan dago. Eraikuntza osatu gabe dago. Finantzaketarik ez zegoenez, elementu arkitektoniko batzuk egin gabe utzi ziren.