Jaulkipen data: 14 otsaila 2021

Maiteminduen eguna

KONTSULTATU TARIFAK

Maiteminduen eguna

Historia

MAITEMINDUEN EGUNA.

Teoria asko daude San Balentin egunaren edo Maiteminduen Egunaren jatorriari buruz.

Teoria horietako asko bat datoz: Claudio II. enperadore erromatarrak, Claudio “Gotikoa” izenez ezagunak, militarrei ezkontzea debekatu zien, ezkonduz gero Inperioaren alde borrokatzeko indarra galduko zutelakoan.

Orduan, bikoteen arteko maitasuna halabeharrezkoa zela jakinda, Balentin izeneko apaiz batek ezkontza sekretuak ospatu zituen.

Jakin izan zenean, otsailaren 14an martirizatu eta exekutatu zutela esaten ohi da. Hori dela eta, egun horretan Maiteminduen Eguna edo San Balentin eguna ospatzen da.

Baina, nondik dator Kupido, egun horretako sinboloa? Bada, ez dago oso argi. Kupido jainko paganoa zen, erakarpenaren maitasun pentsatu gabea irudikatzen zuena. Kondaira maltzurrenek diotenez, Kupido apetatsua zen, eta, dibertitzeko geziekin jendeari apuntatzen zion. Jatorrian, otsailaren 14an ez zegoen horri lotutako jaiegunik.

Antza denez, dokumentatuta dago batzuentzat hain garrantzitsua den ospakizun honen jatorri komertziala XIX. mendekoa dela: garai hartan hasi ziren saltzen lehen maitasun-postalak, eta maitaleek elkarri oparitzen zizkieten euren maitasunaren adierazgarri

Aurten, Correosek zigilu bat jaulkiko du postari hain lotuta dagoen egun horren omenez, maiteminduek maitasun-gutunak eta maitasun-txartelak postaz bidaltzen baitzizkieten maitaleei.

Zigilu erromantiko honen diseinua maitasun-gaiarekin bat datorren ilustrazio batek osatzen du, ukitu ausart eta alairekin. Kolore pastelak maitasunaren kolore gorriarekin bat datozelarik, konposizioa erakargarriagoa egiten dute.

Aurten, maitasun-gutunek zigilu berezia dakarte, hartzaileak edukiaren nondik-norakoa antzeman dezan.