Jaulkipen data: 26 otsaila 2021

Disello VII. Gazteen kategoriako 1. saria

KONTSULTATU TARIFAK

Disello VII. Gazteen kategoriako 1. saria

Historia

2020KO VII. DISELLO LEHIAKETA

Zazpigarren urtez, Correosek Zigiluen Diseinurako Lehiaketa Nazionala antolatu du 2020ko urte gorabeheratsu honetan, eta 1.767 pertsonek hartu dute parte. 

2020an, obren gaiak lema hau zuen: klimaren aldeko zigilua, ingurumenaren, klima-aldaketaren eta munduan pertsonen parte-hartzearen gaia diskurtso artistikoaren erdian jarriz.

Zigilu bat diseinatzea beti da norberaren sormenerako erronka; baina hain toki txikian diseinua egiteak eta helarazi nahi den informazioa laburtzeak (8 cm2) esfortzu bikoitza eskatzen du. Aurkeztutako obren kalitatea ikusita, parte-hartzaileek bikain gainditu dute.

Aukeratutako 80 obretatik, 40 obra kategoria bakoitzeko, epaimahaiak 2020ko Zigiluen Diseinurako VII. Lehiaketa Nazionaleko irabazleak aukeratu zituen:

Kategoria orokorreko 1. saria, Bárbara Llinares Mira (Valentzia)

Gazteen kategoriako 1. saria, Jorge Martín Allas, Colegio Marista Nuestra Señora de la Fuencisla (Segovia) ikastetxeko ikaslea.

Kategoria orokorreko zigilu irabazlea akuarelaz egina dago, eta autoreak berak honela deskribatzen du: gizarte-kontzientziaren aldaketa etorkizun positibo, iraunkor eta posible baterako aldaketa da. Esperantza-ukitua, bizitzak zerbait bere arnasarekin ukitu eta aldaketa bihurtzen duena, ingurumena errespetatzen duen kutsadurarik gabeko etorkizun baterako.

Gazteen kategorian, koloretako errotuladorez eta arkatzez margotutako marrazki batek jaso du 1. saria. Estilo errealista du, eta bihotza bizileku gisa erakusten digu: ikusten ez badugu ere, sentitu egiten dugu, eta biziraun nahi badugu babestu beharra dugu. 

Lehenengo sarien irabazleek pozik ikusiko dituzte egindako diseinuak zirkulazioan, izan ere, Correosek diseinu irabazleak zigilu bihurtu eta jaulkiko ditu 2021ean. Gainera, iaz bezala, kategoria orokorreko lehen sariaren diseinatzaileak hainbat objektu filateliko diseinatzeko aukera izango du 2021ean.

Laster hasiko da 2021 Zigiluen Diseinurako Lehiaketa Nazionalaren VIII. deialdia. Zaintzen gaituztenak izango dira zigiluaren gaia, eta Correosek parte hartzera animatzen gaitu, zigilu baten bidez gizartea egunero zaintzen duten pertsona guztiei esker ona adierazteko, , batez ere Covid-19a bezalako krisialdian.