Jaulkipen data: 30 martxoa 2021

Urteurrenak. Madrilgo Delicias geltokiaren 140. urteurrena

KONTSULTATU TARIFAK

Urteurrenak. Madrilgo Delicias geltokiaren 140. urteurrena

Historia

URTEURRENAK. MADRILGO DELICIAS GELTOKIAREN 140. URTEURRENA

1880ko martxoaren 30ean Alfonso XII.a eta Maria Kristina erregeek inauguratu zuten Delicias geltokia. Hogeita hamar urte baino gehiago igaro ziren 1848an Penintsulako lehen trenbidea eraiki zenetik. 28 kilometro zituen, eta Bartzelona eta Mataró lotzen zituen.

Deliciasetik azken trena 1969. urtean abiatu zen, eta hamabost urte geroago, instalazioak egungo Madrilgo Delicias Trenbide Museoaren ondasunak gordetzen hasi ziren.

Geltokia, hasiera batean, Madril-Ciudad Real-Badajoz linearen buru bihurtu zen.

Madrilgo Delicias Caceresera eta Portugalera zihoan lineako lotura-geltokia zelarik, nazioarteko estazio bihurtu zen, Europako bi hiriburu lotzen baitzituen, Madril eta Lisboa, zuzeneko trenekin eta merkantzien zein bidaiarien garraiorako trafikoarekin.

Gaur egun, estazioa museo bihurturik, arrakasta handia lortu du eta Madrilgo museorik erakargarrienetako batean bihurtu da.

Alde batetik, eraikuntzak berak, eta bereziki haren markesinak, han bizitako historia eta istorioen berri ematen dute. Geltokiko erdiko nabean, balio historiko handiko hogeita hamar ibilgailu baino gehiago ikus daitezke, lurrun-motordun, diesel-motordun, motore elektrikodun edo automotoredun tren-makinen eta bidaiari-bagoien artean.

Espainiako trenaren historia oso lotuta egon da postaren historiarekin. Horregatik, Correosek zigilu bat eskaintzen dio geltoki mitiko horri, 140. urteurrenaren omenez.

Zigiluaren gai nagusia da tren-makina bat geltokia bera atzean duela, eta tren-makinaren tximiniatik ateratzen den kea simulatzen duten trazuak ditu.

Tonu zuri-beltzei esker, zigilua zoragarria da. Iragan hurbilera eramaten gaitu, Madrilgo Delicias geltokiak garai frenetikoak bizi zituenean, maletaz, salgaiz eta joan-etorriko bidaiariz beterikora, azken finean, istorioz beteriko garai batera.