Jaulkipen data: 22 apirila 2021

Urteurrenak. Telekomunikazio Ingeniarien 100 urte (1920-2020)

KONTSULTATU TARIFAK

Urteurrenak. Telekomunikazio Ingeniarien 100 urte (1920-2020)

Historia

TELEKOMUNIKAZIO INGENIARI TITULUAREN MENDEURRENA

Telekomunikazioak aurrerapauso handiak ematen ari diren garai honetan, non atzo berria zena gaur zaharkituta geratu den, telekomunikazio ingeniari tituluak 100 urte bete ditu.

Telekomunikazio Ingeniarien lehen promozioa 1913. urtean sortutako Telegrafiako Eskola Nagusitik atera zen.

Errege Dekretu baten bidez titulazio berri horren beharra agindu zelarik, telekomunikazioen ikasketak maila gorenera heldu ziren.

1866. urtean, Telegrafoen Eskolan, Telegrafoen Kidegoan sartzeko prestakuntza jasotzen zuten izangaiak zeuden.

Hainbat urtez aldatu ondoren, 1920an, Eskola berrantolatu egin zen hiru hezkuntza-maila eskaintzeko: oinarrizkoa, ertaina eta goi-mailakoa. Azken hori izan zen telekomunikazio ingeniariaren tituluaren aurrekari zuzena.

Telekomunikazioak gure bizitzako alderdi guztietan daude. Industriatik osasunera, hezkuntzatik garraiora, beharrezkoa da eguneroko bizitzan telekomunikazioen sare sendoa izatea.

Adibide hurbila da COVID-19 delakoak eragindako pandemian zehar, telekomunikazioen sektoreak biztanleriari eskaini dion eta eskaintzen jarraitzen dion funtsezko eta ezinbesteko estaldura: telelana, online eskolak, bideo-deien bidezko kontsulta medikoak, adibiderik esanguratsuenak dira. Eta ezin da ahaztu konfinamendu zorrotzenean familiarekin eta lagunekin birtualki harremanetan egotea ahalbideratu zuela.

Efemeride hori dela-eta Correosek jaulkitako zigiluak, batetik, mendeurrena ospatzeko sortutako logotipoa dakar, eta, bestetik, telekomunikazio ingeniarien armarria. Zigiluaren atzealdea komunikazio-sareak irudikatzen dituen ilustrazio batek betetzen du.

Correosek modu berezian ospatzen du mendeurrena, oso lotuta baitago titulazio horrekin; izan ere, neurri batean, gaur egungo telekomunikazio ingeniariek garai hartako telegrafistetan dute jatorria.