Jaulkipen data: 01 otsaila 2021

Urteurrenak. Renferen 80. urteurrena

KONTSULTATU TARIFAK

Urteurrenak. Renferen 80. urteurrena

Historia

URTEURRENAK. RENFEREN 80. URTEURRENA.

2021ean 80 urte betetzen dira RENFE sortu zenetik.

1941eko urtarrilaren 24ko Trenbide Antolamenduari eta Errepideko Garraioari buruzko Legearen helburu nagusia zen Espainian zeuden trenbideko enpresa pribatuak nazionalizatzea.

1950eko hamarkadaren hasieran, garai hartako trenbide-arloko berrikuntza handienetako bat heldu zen: Talgo  trena sortu zen, lehenik Madril-Hendaia linearekin.

Urteetan zehar, trenbide-kilometroak handituz joan ziren gure herrialdean, baita trenen hobekuntza eta aurrerapen teknologikoak ere.

Espainian komunikazioen historian une garrantzitsu bat izan bazen, izan zen AVE izeneko abiadura handiko trenaren agerpena.

1988an Gobernuak abiadura handiko linea eraikitzea onartu zuen Madril eta Sevilla artean, eta hori izan zen Espainiako trenaren historiako erronkarik garrantzitsuena.

Helburu kronologiko batekin hasi zen erronka hori: 1992ko Erakusketa Unibertsala Andaluziako hiriburuan ospatzea. Orduan egin zen lehen bidaia Espainian abiadura handiko tren batean.

Data garrantzitsu hori ospatzeko, Correosek tren horietako bat jarri du zigilu batean. 80 urteko historia delarik, zalantzarik gabe lotura estua du Espainiako posta-enpresarekin, trenbidea Correosekin eta Espainiako eta munduko komunikabideen garapenarekin batera ibili baita historian zehar.

Zigiluan tren-makina bat agertzen da, muturrean trokel bat duela, orduko 310 kilometroko abiaduran atera nahi balu bezala, eta trenen irudi metalikoaren antza du.

RENFEren logotipoarekin gurutzatutako 80 zenbakiak zigilua osatzen du, Espainiako enpresarik enblematikoenetako bati omenaldia egiteko. Izan ere, Espainiako herritar gehienek, bai distantzia hurbilean, bai distantzia luzean, noizbait erabili izan dute.