Jaulkipen data: 22 martxoa 2021

2021 Balear Uharteetako gastronomia, jatorri-deitura babestua. Menorcako Mahón gazta eta Mallorcako oliba

KONTSULTATU TARIFAK

2021 Balear Uharteetako gastronomia, jatorri-deitura babestua. Menorcako Mahón gazta eta Mallorcako oliba

Historia

GASTRONOMIA. JDB ILLES BALEARS. Mallorcako oliba eta Menorcako Mahón gazta.

Jatorri-deitura babestuak jatorrizko produktua identifikatzeko balio du, leku jakin batekoa; produktu horren kalitatea edo ezaugarriak, batez ere, ingurune geografiko zehatz bati dagozkio, eta ekoizpen-fase guztiak zehaztutako eremu geografikoan gertatzen dira.

Correosek gastronomiari buruzko sortarekin jarraitzen du eta Espainiako geografian zehar dabil, jatorri-deitura babestua duten produktuak nabarmenduz.

Aurten, Balear Uharteetako gastronomiari eskainitako bi zigilu jaulkiko dira, jatorri-deitura babestua duten bi produkturekin.

Horietako batek Mallorcako oliba du protagonista. Fruitu preziatu hori hiru koloretan aurkezten da: berdea, berde hautsia eta beltz naturala. 

Berdea bertako barietatea da, eta gatzunetan ontzen da hein batean, prozedura tradizionalari jarraituz. Barietate berde hautsia mihiluarekin eta piperminarekin epeltzen da, eta beltza, berriz, Mallorcako olio fin preziatuarekin.

Bigarren zigiluak uharteetako beste mauka baten irudia jasotzen du: Menorcako Mahón gazta. Kolore hori biziko eta zapore bereziko gazta hori tenperatura baxuan gatzatutako behi-esnearekin egiten da. Urpean gatzatu eta uharteko antzinako ohiturei jarraituz heltzen da.

Beste produktu batzuek, hala nola Binissalem eta Pla i Levant ardoek, jatorri-deitura babestua duten produktuen zerrenda osatzen dute arestian aipatutako Mallorcako oliba olioarekin batera.

Beste batzuek, hala nola Mallorcako ensaimadak edo sobrasadak, jatorri-adierazpen babestuaren aitorpena dute, eta mundu osoan ezagunak diren uharteen ikur dira.