Jaulkipen data: 18 martxoa 2021

COVID-19 hondakinen kudeaketa

KONTSULTATU TARIFAK

COVID-19 hondakinen kudeaketa

Historia

COVID HONDAKINEN KUDEAKETA.

COVID 19a gure bizitzara iritsi eta dena hankaz gora jarri zuenetik, munduko biztanleek fronte anitzetan borrokatu behar dute.

Pandemia kudeatzeaz gain, gaixoak zaindu, kutsatzeak kontrolatu, txertoak garatu edo gaixotasun beldurgarri hori arintzeko eta desagerrarazteko tratamenduak garatu behar izan ditugu, eta alboko beste erronka batzuk ere agertu dira. Horiek, albokoak izan arren, aurrekoak bezain garrantzitsuak dira lurraren etorkizunerako, hala nola egoera horren ondorioz sortutako hondakinen kudeaketa.

Munduko krisi honetan eta ingurumenaren babesean aktiboki parte hartzeko, Correosek arreta berezia jarri nahi du COVID hondakinen kudeaketari buruzko kontzientziazioan.

Horretarako, zigilu trokelatu bat jaulki du, hondakin-edukiontzi baten formakoa, eta bertan jarritako maskara bat ikus daiteke.

Zigilua diptiko-formako bloke-orri baten barruan dago. Orri horren barruan, A tarifako 6 txartel frankeatu daude, hondakinen hainbat leku naturaletako inbasioen inguruan kontzientziatzeko.

Correosek herritarrak animatu nahi ditu maskarak, eskularruak eta beste babes-elementu batzuk arduraz erabiltzera, horiek behar bezala erabil ditzaten eta, batez ere, ingurumenean ahalik eta eragin txikiena eta ezinbestekoa izan dezaten.

Ahal den guztietan, komeni da elementu berrerabilgarriak erabiltzea, eta, batez ere, enpresa espezializatuek birziklatzeko edo suntsitzeko dagozkien edukiontzietan uztea. 

Horrela, mundu mailako pandemia hori bukatutzat ematen dugun egunean, birus horrek gure bizitzan eragin dituen kalteak, nonbait, murriztu egingo ditugu.

Ez da ahaztu behar ingurumena babestea gure osasuna eta etorkizuna babestea ere badela.